Hiztegia
melátu, melatúa. (b). da izena. Bustialdia. Remojón. Kriston melatua artu giñuan Urbixatik Arantzazura bittartian./ Eztot aspaldixan arrapau alako melatuik. Normalean melatu iz. gisa erabiltzen da, eta melau ad. gisa, baina alderantziz edo nahasian ere entzun daitezke. Ik. melau.
meláu. 1. melau. (b). da-du aditza. Busti-busti eiñ. Empapar(se), calarse. Melauta geratu giñan karreria ikusten./ Joxek melau ein gaittu mangeriakin.
Ik. mela-mela. 2. meláu. (c). da aditza. (eufemismoa.) Mozkortu. Aura domekero melauta ibiltzen da. Ik. mela-mela. 3. meláu, meláua. (b). izena. Melatua. Ik. melátu, pikumélau.
méle-méle, melé-mélia. (d). adjektiboa. Memeloa, pikumelaua. Apático, persona de poco garbo y carácter. Aura mele-mele samarra da, ta etxat bape txokatzen. Gutxi erabilia. "Mele-mele samarra", gehienbat.
mélendres. (d). izena. Hala deitzen dio zenbaitek sorginorratzari, "sakaojos"-ari. Llaman así algunos a la libélula. An, bajatok melendres abiadoria. Don.
"Melindres", edo "Melindres abiadoria" ere bai. Umorezkoa. Etim.: Jules "Vendrines" abiadore frantsesa, Paris-Madrid karrera irabazi zuen 1911an, oso famatua egin zen itxura denez, eta sorginorratzari jarri zioten haren izena. "Vendrines"etik "Melendres"era salto dezentea dago, baina hutsa abiadore batentzat. Sin. sakáojos.
melokotóe, -i. komentario 1 1. melokotóe, -i, melokotóia. (a). izena. prunus persica. Melocotón. komentario 1 2. melokotóe, -i, melokotóia. (c). adjektiboa. Artaburu, txorimalo, baina zentzu iraingarririk gabe, ia maitekiro. Ogixa aaztuta etorri aiz, melokotoioi alakuoi./ Ez ari izan melokotoia eta estudixaik.
Gure amari-eta entzun izan diogu esaten, zerbait ahazten zitzaigunean eta halakoetan. 3. melokotóe, -i, melokotóia. (b). izena. Mozkorra. Borrachera. Melokotoi ederrakin zebitzen bixak pe jaixetan. Sin. trónpa, atxur.