Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
berdúra
beriela
berdúra, berduría. (b). izena. Barazkia.   Hortaliza. Aspaldixan egunero jaten dou berduria./ Berdura mordoxkia daukat plazan saltzeko. Saltzekoaz eta jatekoaz ia bakarrik. Ik. ortúari.
bérdura-pláza, berdúra-plazía. (b). izena. Plaza de abastos. Bergako berdura-plaza barrixak emuten dau makiña bat berbakizun. Ik. pláza.
bére, bería. (a). izenlaguna. Su, de él. Eztau zaintzen bere burua. beré ártekotan (egon, ibili...). (c). esapidea. Bere pentsamenduetan murgilduta.   Sumido en sus pensamientos. Aura bere artekotan egoten da ta etxao iñoi kasoik pe eitten./ Parian pasau naiz eta ezta akordau be eiñ, bere artekotan zebillen da. Bakarrik berba egiten dutenengatik ere bere artekotan kriston ekiñaldixak egiten dituela eta horrelakoak esan ohi dira: Andria il jakonetik bere artekotan ibiltzen dok jota sua. BERE ARTEKUAK ESATEN ere bai. NERE ARTEKOTAN ere entzun daiteke. BERE ARTEKO ERLOJERUA zela dio gure informatzaile batek erlojuak konpontzeko afizioa zuen gizon batez. bere kabuz. adberbioa. (Leintz) BERE KASA. Bere kasa, bere kontura. Jolasien da berbetan euren kabuz. (Orm Aram). beré kasa. (c). adberbioa. BERE KASETARA, BERE KABUZ. A su aire. Zuen mutikua bere kasa ibiltzen da ikastolan, an bere txokotxuan, bere jolasekin./ Tomasi bere kasa laga biar izaten jakon lanian, bestela etxuan erdi lanik eitten. Baita: nere edo neure kasa, zure edo zeure, eren, etab. Nik neure kasa ikasi neban ordenadoria erabiltzen./ Makakorroia dok e, ganauak estuasun baten, burrukan dabitzenian, ero matxorratutakuak eren kasa, jartzeittuk ola makakorroe baten, miña etarata. Don. bería eiñ. (b). esapidea. BERIAKIN URTEN. Hacer lo que uno quiere, tercamente. Makiña bat aldiz esan gontsan ez joateko, baiña arek beria eiñ arte eztauka bakeik. beriak eta bi entzun, artu.... (c). esapidea. Galantak entzun, hartu. Beriak eta bi entzun zittuan Atutxak lengunian./ Beriak eta bi artuta etorri zien (zartadak) beriákin urten. (b). esapidea. Salirse con la suya. Temoso utsa da; beti beriakin urten biar izaten dau. Salirse con la suya»ren kalkoa izan daiteke. Adinekoek beria eiñ darabilte, batez ere.
berebizikóik ázkarren, berebizikóik onduen. (d). esapidea. Oso azkar, ondo. Jausi nok lur da guzti ponportara. Sei urte altuena eukiko nittuan. Salto ein jok gure aittak. Nik ordurako zulotik urten da bai ezkutau be berebizikoik azkarren, bestela e... (Anizetaren iloba Karmeleri jasoa)./ Berebizikoik onduen pasau giñuan Donostian. Ia galdua.
beregándu. (c). du aditza. Bereganatu.   Apropiarse. Tio il zanian aren liburu guztiak beregandu zittuan. Baita: neregandu edo neuregandu, iregandu edo euregandu, guregandu edo geuregandu, zuregandu edo zeuregandu, zeuengandu, eregandu.
bere kautan. (d). adberbioa. (Eibar) BERE KAUTAKUETAN (EIB.).. Norbere buruarekin berbetan. Nere kautakuetan nindoian mendixan ziar. (Etxba Eib).
bereki, berekixa. adjektiboa. "Beti berearekin atera behar duen pertsona. Irekin ezin dok diskutidu be iñ, bereki bat aiz da." (Lar Antz).
2. berekizko, berekizkua. izena. (Antzuola) "Petacho. Berekizkua ipini zotsan praketan." (Lar Antz). Sin. adábakiñ, mániki, txaplata.
berekizko, berekizkua. 1. berekizko, berekizkua. izena. (Antzuola) "Bere modukoa, bere berdina. Saldia berekizkua botatzen bajatzu, obia ertengo jatzu." (Lar Antz). 2. berekizko, berekizkua. izena. (Antzuola) "Petacho. Berekizkua ipini zotsan praketan." (Lar Antz). Sin. adábakiñ, mániki, txaplata.
bérekoi, bérekoixa. (d). adjektiboa. Bere arrazoitik atera ezindakoa.   Terco, -a. Aura berekoixa mortala don; ikusi bai begixen aurrian ola eztala eta ala ta be beriai segi ta segi. Gutxi erabilia. "«Egoista" zentzuan ez da entzuten.
berekor, berekorra. adjektiboa. "Terco." (Izag Antz).
bérez. (a). adberbioa. Espontáneamente, de por sí, por naturaleza. Gripia berez pasau jat./ Lanak eztie berez eitten. berez-berez. (c). adberbioa. BEREZ, indarturik. Zu trankil. Ori berez-berez etorriko jatzu.
berézko. 1. berezko, berezkúa. (b). izena. Don natural, predisposición. Familixa orrek berezkua dauka dantzarako. 2. berezko, berezkúa. (c). izena. Gorputz azalean sortzen diren garau, ekzema... ezezagun eta iraunkorrak.   Decíase de los granos y eccemas malignos y duraderos. Txikittatik berezkua dauka iztarrian.
bergante, bergantia. (d). adjektiboa. (Eibar) SM E. Tunante, golfo. Oin arte nun ibilli aiz, golfo bergante aundixori! (SM Ezten).
© BUA
Bergara. BERGA. Debagoieneko herria. Herrikoek BERGA gehiago BERGARA baino. Bergáko plazia. komentario 1 Bergako ziudadian, kaka errialian. esaera. (Lar Antz). Antzuolarrek esana. Bergatarra tirri-tarra, jo ipurdian da bota uzkarra. esaera. (Lar Antz). Berba-jolasa.
bergára bédar, bergára bedárra. (d). izena. . trifolium pratense. Sekula belarra.   Trébol. Informante batek bakarrik darabil hitz hau. Besteei ezezaguna zaie. Esan beharrekoa da Goierri aldeko zenbait tokitan izen honekin ezagutzen dutela sekula belarra. Ik. sekula-bédar.
bergara-mentu, bergara-mentue. izena. (Leintz) Gerezi klase bat.
© Ezezaguna
méntu, méntua. (b). izena. Txertagaia, mentatzeko balio duen lakatza.   Ramita de frutal que se injerta en otro. Sagar-mentuak ekarrittut Narbaizatik.