Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bedár latz
begíbakar
© Jaione Isazelaia
bedár latz, bedar látza. (d). izena. . Galium aparine. Amor del hortelano. Bedar latzak, erremolatxia bada, garixa bada, an parrau eitten da eta amenazau eitten dau. Pedro. Beste informante batek honela deskribatzen zigun: Bedar estu bat, zelaittan da ugari azten dana. Lore zuri, leun, polita dauka; belarra bera oso latza da. Azkuek badakar hitz hau baina beste esanahi batzuekin: "allico, correhuela, cardo para pájaros". komentario 1
bedar-méta, bedar-metía. (b). izena. Belarrez eginiko zugatza. Ik. méta.
bedar nárras, bedar narrása. (d). izena. . Pamplina. Ik. zapédar.
bedár-óntze, bedár-óntzia. (c). izena. Las tareas del heno. Eizalen da re e, bein san Juanak ezkeo e, bedar-ontzia egoten zan. JJp. Sin. bedarrondóta.
bedarréta, bedarretía. (c). izena. Belar garraiatze lana. Ik. bedarrondóta.
bedarróndo, bedarrondúa. (b). izena. Belar ondua, belar iharra.   Heno. Aber noiz etortze zaten bedarrondo batzera. Azen.: bedárrondo ere bai. Sin. bedar igar, bedar siku. (Lein.)
bedarrondóta, bedarrondotía. (b). izena. Belar ontze lanak.   Las tareas del heno. Bedarrondotia lan astuna da./ Aurtengoz akabaittugu bedarrondotak. Bedarreta esanda gauza bera ulertzen da, udan behintzat. Sin. bedarrontze. Ik. egurréta, garóta.
bedarrontze, bedarrontzia. (c). Las tareas del heno. Ik. bedarrondóta.
bedártu. (d). aditza. (Eibar) Meharrago bihurtu.   Estrechar. Esixak jartziakin, zerbaitt bedartu eiñ dogu sailla. (Etxba Eib)./ Aman gonia alabiari jartzeko, pixkat bedartutzia biar izan dau barrenetik./ Zuk diñozuna da, lengo bide bedarra geixago bedartzia.
© Kutxa Fonoteka
bedartxóri, bedartxoríxa. (d). izena. Anthus pratensis; anthus trivialis. Bisbita. (Txori txikia) Sin. larratxori, txítxi.
bédartza, bédartzia. (c). izena. Belar ugaritasuna edo belar ugariko lekua.   Abundancia de hierba o lugar de hierba abundante. Leporaiñoko bedartza baten sartu giñan.
bedar zóro, bedar zorúa. izena. . Izena jaso dugu, baina zer denik gabe.
bedar-zúbatz, bedar-zubátza. (d). izena. BEDAR-ZUBETZ. Belar-meta. Batzuek bedar-zubetz diote Ik. méta, zuátz.
bedarzúlo, bedarzulúa. (c). izena. Belar berdea kontserbatzeko tegia.   Silo para hierba fresca. Etxe guztietan jarri zien bedarzuluak baiña gero eta gutxiao erabiltzen die. Oiñ kanpuan konserbatzen da bedarra plastikuakin tapauta. Sin. sílo.
bedinkátu. BERINKÁTU, BERINKATU, BEREINKATU, BEDEINKATU. 1. bedinkatu. (b). du aditza. Bedeinkatu.   Bendecir. Autua bedinkatzera noia Arantzazura. Baita: norbait urez busti (umorezkoa). Goikua lorak erregatzen asi zan da gu bedinkatu giñuzen. Ik. urbédeinkatu. 2. bedinkatu, bedinkatúa. (c). adjektiboa. Dontsua (zentzu peioratiboan).   El dichoso. Ixillik egon ari txorimalo bedinkatuoi./ Etzuan bela eittekua autobia bedinkatua./ Asto berinkatua, sinistu eitten dok gaiñera. (SM Zirik) 3. bedinkatu, bedinkatúa. (d). adjektiboa. Ederra, bikaina (adkor.).   Hermoso, -a. Aurten lekia bedinkatua dator ba./ Aretxek pe umia bedeinkatua dauke ba.
bedinkazíño, bedinkaziñúa. (c). izena. BERINKAZÍÑO, BEREINKAZIÑO, BEDEINKAZIÑO. Bendición. Aitta Santuak danondako bedinkaziñua bialdu i dau. Sin. bendezíño.
beéko su, beéko súa. (a). izena. Fuego bajo. Beeko suak majo berotzen dau etxia. Zenbaitek su-baju ere bai.
beetar. 1. beetar, beetarra. (c). Gipuzkoa aldekoa. (Ez da oso zehatza). "Los de la costa" (Izag Antz). Ik. bealde. 2. beetar, beetarrak. Ibarrekrutzetik beherakoak, Urkizu aldekoak. Inguru honetan ziren jauntxoen etxe haundienak: Ibarra, Urkizu, Orbea, Untzeta... Erdialdekoak berriz, «goittarrak», liberalagoak. (SB Eibetno)
bégi. 1. begi, begíxa. (a). izena. Ojo. Begi-niniari erdiko beltza edo deituko zaiola diosku Don.k begi bista guztia. (c). esapidea. Bistak harrapatzen duen guztia. Dana, begi bista guztia teillaturaiño ixota jentia. Baiña ze jente ei euan... Hil. (AA BergEus). begi ona euki. (b). esapidea. BEGI ONEKUA IZAN. Tener mucha vista para los negocios, para el juego, para calcular, etc. Orrek urtengo dau aurrera, negoziotarako begi ona dauka ta./ Kriston begixa jaukak orrek. Irurogei erralde eukiko zittuala txalak eta baitta euki be. begi ona euki. (b). BEGI ONA EUKI. (b). begíra saldu. (b). esapidea. BEGIRA EROSI. Vender o comprar algo (el ganado o los árboles del bosque, generalmente) sin pesarlo ni medirlo, llegando a un acuerdo por su aspecto el comprador y el vendedor. Lenago txalak begira saltzen zien ixa beti. Ik. ítxurara saldu edo erosi, pixura saldu. bégittakua izan. (c). esapidea. Ser el preferido. Ni naiz gure amandrian begittakua. bégittan artu. (c). esapidea. Tomar ojeriza, rabia. Maixuak begittan artu zeban da suspensua suspensuan gaiñian ibilli zan. begixa bete. (c). esapidea. Zerbait edo norbait atsegin izan. Gaur erromerixan ikusi doten neskatxa batek begixa bete desta. (AAG Eibes) bégixen bistátik kendu. (b). esapidea. Quitarse de la vista. Aurretik kentzeko agintzen denean erabilia, gehienbat. Kendu zaittez nere begixen bistatik belarrondoko bat ezpozu nai! . bégiz jo. (c). esapidea. BEGÍXA JO, BEGIXA BOTA. Echar el ojo. Aspaldittik zeukan begiz jota mutil aura./ Begixa jota zeukan paraje ari urrengo uso-paserako./ Ik paiño lenago bota najotsan begixa etxe orri. Adinekoek badirudi begixa jo darabiltela gehiago, gazteek begixa bota, eta ikasi xamarrek begiz jo. Sin. bégiz jo. 2. begi, begíxa. (c). izena. Hazitarako patatak azalean duen zulotxo bakoitza, ernamunak irten dakizkion. Azittarako patatiak begi edarrak dauzka. Sin. begízta. Ik. ernémun.
© Kutxa Fonoteka
3. begi, begíxa. (d). izena. Zubiaren arku-bitarte bakoitza.   Ojo de puente. Iru begiko zubixa zan urak eruan dabena.
4. begi, begíxa. (d). izena. Aizkora, laia, edo beste edozein erremintaren kirten-zuloa.   Orificio de mango de una herramienta. Aixkora onek begixa nasaittuta dauka. Ik. áixkora-bégi, laixá-bégi. 5. begi. Ik. itturri-begi.
begi-zúlo, begi-zúluak. (b). izena. Ojeras. Orrek dittuk begi-zuluak; ze, atzo parranda gogorra, ala?