Hiztegia
zumáka, zumakía. (c). izena. . salix. Berez, erreka bazterretan eta, sortzen den zumea. Mimbre silvestre. Guk zumakia orri. Zumia saillian sartzen zanai. Errekonduan —au berez, tortuak eoteittuk orrek, zera lotzeko ta— oni zumakia esaten gontsan; ta gero len asko eitten zuan, plantaziñuak, ta ari zumia. Don. Ik. zidor zumáka, zúma.
zumalíkar, zumalikárra. (d). izena. . ZUMALÁKAR. frangula alnus. Arraclán. Arbola ederra egiten da eta erreka ondotan eta leku hezetan hazten da.
zumar, zumárra. (c). izena. . ulmus glabra. Olmo. Gaztaiñiai pasau jakona, gaixua-edo sartu zan, da iartu. Zumarra be, danak iartu die, eztao bape. Sebas.
Sin. ólmo.
zumátaitz, zumátaitza. (c). izena. (Oñati) ZUMETAITZ. "El palo que se atraviesa en los caminos para desviar el agua." (Izag Oñ)
zumitz. ZUMETZ. 1. zumitz, zumítza. (d). izena. Fleje. Ik. zimítz. 2. zumitz, zumítza. (d). izena. Mimbre. Ik. zúma.
zúmo, zumúa. (a). izena. Zumo. Nik zumo asko artzen dot./ Naranja-zumua gustatzen jatzu. Konposatuetan -ur esan ohi da (adinekoek behintzat): naranja-ur, limoi-ur, melokotoi-ur, etab.
zupa-zupia egin. (a). esapidea. (lagunartekoa.) Zakila zurrupatu, edoski. Hacer una mamada. Felipe, egidak zupa-zupia politto-politto. (TSE Berb)
zupin, zupíña. (d). izena. Egurrak aizkoraz txikitzeko erabiltzen den enborra. Guk zupiña. Don. Sin. báldo, trontzil. poto, potue. izena. (Leintz) Lursail baten sakonunea.
zur-zintzel, zur-zintzela. (d). izena. Egurra fin landu aurretik arbasteko, hau da, handiena kentzeko erabiltzen den erreminta. Formón. Sin. formóe, trintxa.
zúraje. 1. zúraje, zúrajia. (d). izena. Etxe baten zurezko materiala. [Etxegintzarako] egur pilla bat eitten zanian, egurra ingaratuta (sic) dauku, zurajia ingaratuta dauku. Don.
2. zúraje, zúrajia. (d). izena. Etxearen armazoia. Zurez osatutako egitura. Zurajia modu askotara ein bihar izaten da, hasi lenengo plantan. Atiai kargaderuan egurra, eta gero andik gora bie dana... Don. Sin. armazóe, -oi, eskéleto.
1. zúrda, zurdía. (d). izena. Antzigarra. Helada muy fuerte en la que los árboles y plantas aparecen cubiertos de escarcha en forma de agujas. Azelako zurdia zeuan Aixkorripian. Sin. antzígar. Ik. lanzurda.
2. zúrda. 1. zurda, zurdía. (c). izena. Crin, cerda. Lepoko zurda dotoriak zittuan zaldi arek. Don.k dio lepokoari kriñ eta buztanekoari zurda edo buztan-zurda deitzen zaiola.
2. zurda, zurdía. (d). izena. Gorputzeko ilea. “Zurdatsua aiz i, bizkarrian be zurdia daukak”. Bizarra arpegikuai esaten jau; illia burukuai. Don. Pertsonarenaz gutxi erabilia.
zurda-sóka, zurda-sokía. (c). izena. Abere-zurdaz, behiaren buztanekoaz batik bat, eginiko esku-soka. Cuerda hecha de cerdas de animal. Ganauen buztanetako zerekin eingo juen. Laniakin be igual eingo juen baiña zurdiana gogorraua. Klem. Ik. euskal-soka.
zurézko, zurezkúa. (c). izena. Zurez egina. Hecho de madera. Zurezko koillariakin erain bia jako lapikuai./ Bazien gurian zurezko katilluak. Ontzi eta sukaldeko tresnez ia bakarrik. Gainontzekoei egurrezko. Zura hitza, bera bakarrik, ez dugu sekula entzun ahal izan eginahalak eginagatik.
Santu-santua eztok, ori be zurezkua dok. (d). esaera. Inor ez dela guztiz ona edo santua adierazten duen esaera umoretsua. Santuen zurezko irudiei begira esan ohi da. "Gerritik gorako santuak" esaten zaie Oñatin Kospus eguneko prozesioan ateratzen diren gorputz erdiko bi santuri. Zur da lur ein. (d). esaera. (Oñati) Harritu. "Zur da lur ein dda ama: se ha maravillado sobremanera la madre." (Izag Oñ).
zurezko trajia jantzi. esapidea. (lagunartekoa.) Pertsona bat hil. Zurezko trajia jantzi, eta hankak aurrian diela etara juek. (TSE Berb).