Hiztegia
zigárro-mútxikiñ, zigárro-mútxikiña. (c). izena. Colilla. Mutikotan besteik ezian zigarro-mutxikiñak erretzen giñuzen. Gaur egun kolilla entzuten da gehiago.
zigárro-pápel, zigárro-papéla. (b). izena. Papel de liar. Gaur zigarro-papela erosten dabenak amarretik zortzik porrua erretzeko.
zigárro-púru, -o, zigárro-púrua. (c). izena. Puro. Zigarro-purua piztu ta fubolera. Sin. puro (orain erabiliagoa). Sin. púro, -u.
zígor, zigórra. (d). izena. Jotzeko balio dezakeen makila malgua. Vara flexible que sirve para azotar. Zigorrak puntia meia baldin badauka, orduan zipittia esate akok ari. Don. Makeria, uztarrixai gaiñian be bai. Zakua betetzeko arua eitten zan zigorrakin. Don.
"Castigo" zentzuan, kastigu, nahiz eta belaunaldi berriek zigor bereganatua duten. Ik. zibítta.
zikín-bérbeta, zikín-bérbetia. (d). izena. Berbeta zikina edo. Plazentziakua e, zikín-bérbeta bat dok aura Plazentziakua. Eli.
zikínkor, zikínkorra. (c). adjektiboa. Erraz zikintzen dena. Erropa zurixa zikinkorra izaten da. Ant. zikiñestáli.
zikintráto, zikintratúa. (c). izena. Tratu zikina, azpikeriazkoa. Trato sucio. Iñok jakin nai eztaben gauza bat ero, ixilixan tratu bat itten danian ero: zikintratua. Orrek ein ddabe zikintraton bat. Zerak esate i juan, Zubixaurko Luzianon da aitta-zanak: Sindikato zikintrato, socio sucio (barreak). Arek etxaukan konfiantza aundirik iñokin. Klem. Ik. sindíkatu.
zíkiñ. 1. zikíñ, zikíña. (a). adjektiboa. Sucio, -a. Oso zikiña da taberna ori. Insulto gisa era bai. Erek akaauta euken da (ardia), zikiñak alakuak. Mertz.
2. zikiñ. (a). adberbioa. Sucio. Oso zikiñ dago dana.
3. zíkiñ, zíkiñak. (b). izena. Zikinkeriak. Suciedad, porquería. Etxeko zikiñak etxeaurrian botatzeittu./ Zikiñez beteta dago frontoia. Pluralean ia beti. Ik. zikinkeríxa.
zikiñestáli, zikiñestalíxa. (c). adjektiboa. Nekez zikintzen dena. Arropez esan ohi da, batik bat. Se dice, sobre todo, de la ropa de color sufrido en la que no se notan las manchas. Jertse au kentzeke darabitt, ain da zikiñestalixa eze. Sin. loiestari (Aram.). Sin. loiestari. Ant. zikínkor.
zikiríxo, zikirixúa. (c). izena. . TXIKIRIXO. secale cereale. Centeno. Paraje hotz eta euritsuetara ondoen egokitzen den laborea; garia-eta baino luzeagoa izaten da. Hemen, inoiz, berdetan ganajatekotarako ebakitzeko erein izan da. Zenbait lekutan ogi beltz bat egin ohi dute, libratzeko oso ona dena.
zikírri-mákarra, zikírri-mákarria, -ak. (d). izena. Hondakinak. Desechos, restos. Obretan ibilli zienian zikirri-makarraz beteta laga zeben etxeaurria. Ik. zarrámarra. ango zaratía, ango zikírrimakarria. (c). esapidea. Zarata eta istilu handia zegoela adierazten duen esapidea.
zil. 1. zil, zilla. (c). izena. TRIPAZILL . Ombligo. Zillian mekromina puxkat emoixozu txal jaio-barrixai. Ik. botóe, -i, txírrin. zilletik eiñ. esapidea. (Eibar) "Haurgintzan amari zesarea egiten zaionean esaten da. Bigarrena zilletik eiñ eban. 2. zil, zílla. (d). izena. Cordón umbilical. Don. 3. zil, zílla. (d). izena. Berakatz, kipula, porru eta halakoei barruan ardatz modura sortu ohi zaien ziri gogorkotea. Baita patataren begi edo ernemuna. El escapo de ciertas hortalizas, y también el brote de las patatas. Patata azixai zilla urtetetze jotsak, eta kipulak eta zilddu itteittuk... Klem. Ziri ere deitzen zaio erdiko zilari. Ik. garátu, zílddu. 4. zil, zílla. (d). izena. Idiskoaren zakila. Pene de toro. Zakilla be or bealdera ta esaten da, baiña guk geuk zilla. Don.
Ik. irízill.
zílbot, zilbóta. (d). izena. (adierazkorra.) ZILBOR, TXILBOR. Pertsonen tripa handia. Barriga humana de consideración. Obispuan lakotxe zilbota dauka./ Orrek dauka zilborra, orrek.
zílddu. (d). da aditza. Kipula, berakatz, porru eta horrelakoei erdiko zila garatu. Desarrollarse el escapo al ajo, puerro, etc., normalmente en la despensa hacia la primavera, y a veces en la misma huerta. Cuando esto sucede ya no sirven para comer. Patata azixai zilla urtetetze jotsak, eta kipulak eta zilddu itteittuk. Urtetze jakonian ernemuna ero zera; patatiai ernemuna urtetze jotsak, baiña zerai, kipuliai-tta, berakatzai-tta zilla; ganbaran, zaartzen dienian. Sin. zirittu. Ik. garátu.