Hiztegia
ziéro. (a). adberbioa. Zeharo, erabat. Del todo, completamente. Eztotsau pagauko obria ziero akabau arte. Zi-e-ro edo zie-ro (diptongoaz), bietara. Ik. zíetz. zierokúa éindda egon. 1. zierokua eindda egon. (c). esapidea. Guztiz zoratuta egon. Amandrioi zierokua eindda dauke.
2. zierokúa eindda egon. (c). esapidea. Guztiz mozkortuta egon. Atzo zierokua eindda jeuan Patxiko.
3. zierokua eindda egon. (c). esapidea. Guztiz gaixotuta egon. Zierokua eindda gero asi zien medikutan.
zierokúa izan ez. (b). esapidea. Bete-betea izan ez, normala izan ez. Subnormala izan ez arren guztiz normala ere ez izan. Orrek badauke anai bat zierokua eztana. Erdi-zoroez ere entzuten da. Ik. bete-betia ez izan.
zierrákarrera, zierrákarreria. (b). izena. ZIERRAKARRERAS, -A. Cierra carreras, coche escoba. Zierrakarreria pasatzen danian akabatzen da karreria.
Sin. éskoba.
zíetz. (d). adberbioa. Zehatz, zeharo, arras. Del todo. Bedarra zietz galdu da botikiakin./ Lanak zietz eitteittu.
Hitz ia galdua Bergara aldean, baina ez ostera Leintzen. Gure amak problemak ditu hitzarekin esaldiak egiteko, oso entzuna duela badio ere. Elgeta aldekoa ote den dio. Ik. ziéro. zitz da mitz. adberbioa. (Eibar) ZITZ DA BITZ. Zehatz-mehatz. Maskuelok ezetz. Eukazen aginduak zitz da mitz kunplidu biar zitxuala. (SM Ezten)./ Noian kontatzera zitz ta bitz. (SM Zirik).
ziezto. (Antzuola) "Guztiz, erabat. Badirudi jan edo jate kontuekin erabiltzen dela. Katuak jan danak ziezto jan dittu." (Lar Antz).
Ik. zéto-zéto.
zigárro-mútxikiñ, zigárro-mútxikiña. (c). izena. Colilla. Mutikotan besteik ezian zigarro-mutxikiñak erretzen giñuzen. Gaur egun kolilla entzuten da gehiago.
zigárro-pápel, zigárro-papéla. (b). izena. Papel de liar. Gaur zigarro-papela erosten dabenak amarretik zortzik porrua erretzeko.
zigárro-púru, -o, zigárro-púrua. (c). izena. Puro. Zigarro-purua piztu ta fubolera. Sin. puro (orain erabiliagoa). Sin. púro, -u.
zígor, zigórra. (d). izena. Jotzeko balio dezakeen makila malgua. Vara flexible que sirve para azotar. Zigorrak puntia meia baldin badauka, orduan zipittia esate akok ari. Don. Makeria, uztarrixai gaiñian be bai. Zakua betetzeko arua eitten zan zigorrakin. Don.
"Castigo" zentzuan, kastigu, nahiz eta belaunaldi berriek zigor bereganatua duten. Ik. zibítta.
zikín-bérbeta, zikín-bérbetia. (d). izena. Berbeta zikina edo. Plazentziakua e, zikín-bérbeta bat dok aura Plazentziakua. Eli.
zikínkor, zikínkorra. (c). adjektiboa. Erraz zikintzen dena. Erropa zurixa zikinkorra izaten da. Ant. zikiñestáli.
zikintráto, zikintratúa. (c). izena. Tratu zikina, azpikeriazkoa. Trato sucio. Iñok jakin nai eztaben gauza bat ero, ixilixan tratu bat itten danian ero: zikintratua. Orrek ein ddabe zikintraton bat. Zerak esate i juan, Zubixaurko Luzianon da aitta-zanak: Sindikato zikintrato, socio sucio (barreak). Arek etxaukan konfiantza aundirik iñokin. Klem. Ik. sindíkatu.
zíkiñ. 1. zikíñ, zikíña. (a). adjektiboa. Sucio, -a. Oso zikiña da taberna ori. Insulto gisa era bai. Erek akaauta euken da (ardia), zikiñak alakuak. Mertz.
2. zikiñ. (a). adberbioa. Sucio. Oso zikiñ dago dana.
3. zíkiñ, zíkiñak. (b). izena. Zikinkeriak. Suciedad, porquería. Etxeko zikiñak etxeaurrian botatzeittu./ Zikiñez beteta dago frontoia. Pluralean ia beti. Ik. zikinkeríxa.
zikiñestáli, zikiñestalíxa. (c). adjektiboa. Nekez zikintzen dena. Arropez esan ohi da, batik bat. Se dice, sobre todo, de la ropa de color sufrido en la que no se notan las manchas. Jertse au kentzeke darabitt, ain da zikiñestalixa eze. Sin. loiestari (Aram.). Sin. loiestari. Ant. zikínkor.
zikiríxo, zikirixúa. (c). izena. . TXIKIRIXO. secale cereale. Centeno. Paraje hotz eta euritsuetara ondoen egokitzen den laborea; garia-eta baino luzeagoa izaten da. Hemen, inoiz, berdetan ganajatekotarako ebakitzeko erein izan da. Zenbait lekutan ogi beltz bat egin ohi dute, libratzeko oso ona dena.