Hiztegia
irínddu. (b). du aditza. URÚNDU. Irina egin. Hacer harina, moler. Zaku ori errotara eruan bia da irintzera. Inoiz irudizko testuinguruetan ere entzuten da: Benga mutill, jo! irinddu pelotia! Sin. iríña eiñ.
irín-fabrika, irín-fábrikia. (c). izena. URUN-FABRIKA. Zapatarikuan, ibai ondoan, egon zen errota industriala. Fábrica de harinas.
irín-kája, irín-kájia. (c). izena. URUN-KAJA (UB., -ANG.). Cada una de las dos cajas que tenían debajo algunas artesas. Bi irin-kaja, artiriña ta gari-iriña eukitzeko. Etara ta sartu eittekuak, kaja aundixak. Don.
Ik. erómai.
íriñ, iríña. (a). izena. URUN (UB., ANG.). Harina.
Iriña bageunka, Otaolatik esnia ekarri, ta ai ingo giñuke. esaera. "Jateko gogoa, baina jatekorik ez." (Lar Antz) iríña eiñ. (b). aditza. URÚNA EIÑ (UB, -ANG.). Moler.
Ik. irínddu.
iri-próba, iri-probía. (b). izena. Idi-dema. Prueba de arrastre de piedra con bueyes. Elgetan iri-probia egoten da Ferixa Nausikuan.
Ik. próba.
iriságar, irisagárra. (c). izena. . IRASÁGAR. Cydonia oblonga. Membrillero. Gutxitan ikus daiteke mendian, nahiz eta batzutan errekondotan-eta berez hazten den. Landatuta hazten da eta sagar eta madari arbolaren tankerakoa da, baina ez hain mardula. Loreak ere ez ditu hauen moduan sortatxoetan, bakarka baizik. Fruitua, madariaren tankerakoa, oso latza eta garratza da. Menbrilloa egiteko erabiltzen da. Irisagar landareak oinarri bezala erabili ohi dira sagar edo madari mentuz txertatzeko. Ik. sabi.
irítzi. (Eibar) IRÍTXI, ERITXI (EIB.), ERETXI (ARAM.). 1. iritzi. (d). dio aditza. Iritzi, iruditu. Parecer, opinar. Zuk zer irizten dotsazu alkatiak esan dabenai?/ Gutxitxo iritzi jotsan eskeiñitako diruai./ Oso zatarra iritxi notsan ein zebenai. NOR-NORI-NORK bezala jokatzen da, gramatikek diotena betez, baina inoiz entzuten da IRUDITU bezala jokatuta ere, NOR-NORI, alegia. Gaizki irizten jatzue eskribidu dotena? Ik. deizkion, pentsáu. 2. iritzi. (b). izena. IRITZÍXA. Opinión, parecer. Nik neure iritzixa emun dot; oiñ esan zeuk zeuria.
Sin. parézer. iritzira. Ik. aliitzíra. 3. iritzi, iritzíxa. (d). adjektiboa. Vano, -a, creído, -a. Zenbat eta ezjakiñauak eta orduan da iritzixauak izateittuk jeneralian. Mugatuan, batez ere.
Sin. buruirítzi.
irízill, irizílla. (d). izena. Idi-zila. Verga, látigo. Irizilla erabiltzen zan kaballuak arriatzeko. Lit.: "verga de buey" Ik. zil.
írlanda, írlandia. (d). izena. Piezaka saltzen zen tela zuria. Gurien pasau zien jai eguardi arte baten (lapurrak), tela zurixak, piezak, irlandia, irlandak ziela, irlandia izena, ta iñok nai baeban; tala (sic) saltzen, da ezetz ba, erak etxian eittebela orduan gorutia, liñua artu etxian, da erei ezotsela falta eitten. Hil.
komentario 1
irlanderíxa, irlanderixía. (d). izena. Ehun fabrikako lan klase bat, "hilanderia", harigintza, beharbada. Ala ehun-zurigintza? Ez dakigu ziur. Irlanderixán ibili giñan Eileorko Kontzesíon zanakin. JJp.
Osintxuko ehun-fabrikan ibilitakoak ziren.
irólika, irólikia. (d). izena. IRÁBOLIKA, IDOLIKA. Uretan lan egiteko balio duen porlana. Cemento hidráulico. Deposito ertzak irolikiakin artu biako die, jarixua dauka ta.
Etim.: "hidráulica" ziurrenik.
írra, írria. (d). izena. Irrara; landareak edo haziak ilaran landatzeko ortuan egiten den zangatxo bakoitza. Cada pequeña zanja que se hace con la azada en la tierra labrada para plantar en hilera puerros, cebollas, etc. Zuk artu atxurra ta irrak eiñ; nik landarak ipiñikoittut./ Azkenengo irria sakonegixa ein dozu.
Ia galdua.
irribárre, irribarría. (c). izena. Sonrisa. Irribarre politta dauka arek./ Irribarrez dator zuen neskatillia.
Adinekoentzat arrunta; gazte eta helduek ez dugu ia entzun etxean. Berriz ere ezaguna batuari esker. irribárre eiñ. (c). Sonreir. Ik. barrez-bárrez.
irrintzaráta, irrintzaratía. (d). izena. Irrintza-zarata, ardatza olio gabe duen gurdiak ateratzen duen hotsa. Ta ori arriuoi ala juten zan, burdixa berriz irrintzaratiakin soiñua juaz, ipini jaboia ero intxaurra ero zeoze irrintzia ataratzekua ero. Juana.
Sin. burtirríntza.