irítzi

irítzi. (Eibar) IRÍTXI, ERITXI (EIB.), ERETXI (ARAM.). 1. iritzi. (d). dio aditza. Iritzi, iruditu.   Parecer, opinar. Zuk zer irizten dotsazu alkatiak esan dabenai?/ Gutxitxo iritzi jotsan eskeiñitako diruai./ Oso zatarra iritxi notsan ein zebenai. NOR-NORI-NORK bezala jokatzen da, gramatikek diotena betez, baina inoiz entzuten da IRUDITU bezala jokatuta ere, NOR-NORI, alegia. Gaizki irizten jatzue eskribidu dotena? Ik. deizkion, pentsáu. 2. iritzi. (b). izena. IRITZÍXA. Opinión, parecer. Nik neure iritzixa emun dot; oiñ esan zeuk zeuria. Sin. parézer. iritzira. Ik. aliitzíra. 3. iritzi, iritzíxa. (d). adjektiboa. Vano, -a, creído, -a. Zenbat eta ezjakiñauak eta orduan da iritzixauak izateittuk jeneralian. Mugatuan, batez ere. Sin. buruirítzi.