Hiztegia
irázi. (d). du aditza. IDAZI. Iragazi. Filtrar, colar. Esnia irazi ein biar izaten da jatxittakuan./ Satorzuluak dauken bentaja bakarra, eurixa obeto irazten dala lurrian.
Ik. eralgi. Irabaziala irazi. (c). esaera. Irabazi ahala gastatu. Orrek badakizu zer eitten daben: irabaziala irazi. Ik. irázi.
iráztontzi, iráztontzixa. (c). izena. Esnea iragazteko ontzia. Metalezkoa, normalean. Colador grande para la leche. Iraztontzixan pasatze zan esne jatxi berrixa. Iraztontzi eta irazteko Sin. gisa ere erabiltzen dira, baina iraztontzia handiari esaten zaio, batik bat, ontzi formakoari, eta iraztekoa txikiari, pasadore ere esaten zaionari. Ik. irázteko, pasadóre.
iréndu. (d). du aditza. Capar, castrar. Txarrixa irendu zeben gizentzeko. Irendu ezaguna da, baina kapadore esaten da eta ez irentzaile. Sin. kapáu.
irétargi, irétargixa. (c). izena. IÉTARGI, ILLETARGI (ANTZ.). Ilargia. Luna. Ietargi da agian esanena. Illargi ere badarabilte etxe batzuetan. GOIKO MANUELEN IRETARGIXA esaten dio gure lekuko batek. Ik. ilbéte, illárgi. iretargi oso, iretargi osua. Luna llena. Sin. illárgi béte. irétargittan. (d). adberbioa. A la luz de la luna. Lapurra gabian iretargittan, aixkol-otxak entzunda, jun bera aintxintxika-ta, baiña ies eiñ. Hil.
irétargixai bégira égon. (b). esapidea. Estar en babia. Egon ari iretargixai begira, ta ikusikok.
komentario 1 irétargixan modúko arpegíxa. (c). esapidea. Aurpegi borobila. Talo arpegixa ere esaten da.
íri, iríxa. (a). izena. IDI. Buey. Beti guriai bajezia idixagaittik, da bestiai ez gustatzen, da ortara kimerak eukitze zittuen. Mertz.
Gazteak direnean, iri-gazte edo ixko-koxkor esaten zaie. Idixei be esaten jakue, artian urte bittik irura doiazen idi gaztiei: "ixko-koxkorrak ipiñi jittuk". Kapautakuak, paiña ixko-koxkorrak. Idi gaztia ero ixko-koxkorra. Don.
irínddu. (b). du aditza. URÚNDU. Irina egin. Hacer harina, moler. Zaku ori errotara eruan bia da irintzera. Inoiz irudizko testuinguruetan ere entzuten da: Benga mutill, jo! irinddu pelotia! Sin. iríña eiñ.
irín-fabrika, irín-fábrikia. (c). izena. URUN-FABRIKA. Zapatarikuan, ibai ondoan, egon zen errota industriala. Fábrica de harinas.
irín-kája, irín-kájia. (c). izena. URUN-KAJA (UB., -ANG.). Cada una de las dos cajas que tenían debajo algunas artesas. Bi irin-kaja, artiriña ta gari-iriña eukitzeko. Etara ta sartu eittekuak, kaja aundixak. Don.
Ik. erómai.
íriñ, iríña. (a). izena. URUN (UB., ANG.). Harina.
Iriña bageunka, Otaolatik esnia ekarri, ta ai ingo giñuke. esaera. "Jateko gogoa, baina jatekorik ez." (Lar Antz) iríña eiñ. (b). aditza. URÚNA EIÑ (UB, -ANG.). Moler.
Ik. irínddu.
iri-próba, iri-probía. (b). izena. Idi-dema. Prueba de arrastre de piedra con bueyes. Elgetan iri-probia egoten da Ferixa Nausikuan.
Ik. próba.
iriságar, irisagárra. (c). izena. . IRASÁGAR. Cydonia oblonga. Membrillero. Gutxitan ikus daiteke mendian, nahiz eta batzutan errekondotan-eta berez hazten den. Landatuta hazten da eta sagar eta madari arbolaren tankerakoa da, baina ez hain mardula. Loreak ere ez ditu hauen moduan sortatxoetan, bakarka baizik. Fruitua, madariaren tankerakoa, oso latza eta garratza da. Menbrilloa egiteko erabiltzen da. Irisagar landareak oinarri bezala erabili ohi dira sagar edo madari mentuz txertatzeko. Ik. sabi.
irítzi. (Eibar) IRÍTXI, ERITXI (EIB.), ERETXI (ARAM.). 1. iritzi. (d). dio aditza. Iritzi, iruditu. Parecer, opinar. Zuk zer irizten dotsazu alkatiak esan dabenai?/ Gutxitxo iritzi jotsan eskeiñitako diruai./ Oso zatarra iritxi notsan ein zebenai. NOR-NORI-NORK bezala jokatzen da, gramatikek diotena betez, baina inoiz entzuten da IRUDITU bezala jokatuta ere, NOR-NORI, alegia. Gaizki irizten jatzue eskribidu dotena? Ik. deizkion, pentsáu. 2. iritzi. (b). izena. IRITZÍXA. Opinión, parecer. Nik neure iritzixa emun dot; oiñ esan zeuk zeuria.
Sin. parézer. iritzira. Ik. aliitzíra. 3. iritzi, iritzíxa. (d). adjektiboa. Vano, -a, creído, -a. Zenbat eta ezjakiñauak eta orduan da iritzixauak izateittuk jeneralian. Mugatuan, batez ere.
Sin. buruirítzi.