Hiztegia
zentzúdun, zentzudúna. (c). adjektiboa. Zuhurra, arduratsua. Juicioso, -a, responsable. Zentzuduna e, responsablia ero; intelijentiaaittik pe esan leikek paiña ez; responsabliagaittik jeneralian. Klem. Ant. zentzúdun, zentzunéko. Ik. zentzúzko.
zéntzun, zentzúna. (c). izena. ZENTZU. Juicio, sentido común, cordura. Zentzuna galduta eztaukan personiak ezin leike ori eiñ./ Orrek eztauka zentzuik. Zentzu gutxikua da ori. Klem. Sin. juízio.
zentzunéko, zentzunekúa. (c). izena. Zentzuna edo zuhurtzia duen pertsona edo gauza. Cosa o persona juiciosa. Zentzuneko gauza bat eztau esan sermoi osuan./ Neri zure gizona beti pentsau izan jata zentzuneko personia. Ik. zentzúdun, zentzúzko.
zentzúzko, zentzuzkúa. (c). adjektiboa. Zentzua edo arrazoia duen gauza. Cosa razonable o juiciosa. Zentzuzkuak esan zittuan esan zittuan berbak. Klem./ Joan dan juntan arek etzeban esan zentzuzko berba bat.
Ik. zentzúdun, zentzunéko.
zenzerráda, zenzerradía. (d). izena. Cencerrada a los novios. Lenao emen be eitte ei zan intxarri-jotia ta, auzo-ermittan ezkilla o, kanpaia jotia ta olakuak. Neuk eztot ezautu e. Kastillan bai. Kastillan zenzerradia; Kastillan gogorra. Don. Goian ikusten dugunez, Don.k dio Gaztela aldean ohizkoa zela, baina hemen ez duela ezagutu. Ik. arranak jotia.
zéozela. 1. zeozela. (c). adberbioa. Zela edo hala. De alguna forma. Eztakitt zela, baiña zeozela moldau biou illan azkenera aillegatzeko. Sin. zela ero ala, zelábaitt. 2. zeozela. (c). adberbioa. Zela edo hala. De deficiente manera. Marruekosen be zeozela bizi die./ Kuartua pintau dau, baiña zeozela. Sin. zela ero ala, zelábaitt.
zepa. 1. zepa, zépia. (c). izena. Metalak galdatzerakoan ateratzen duen zaborra. Escoria. Or eote zuan zepia, ta pillia inddakuan ba fuera bide ezkiñan batera. Jen. Sin. eskárbill. 2. zepa. (d). adjektiboa. "Gozotasunik gabea (lurra), lur harroa ez dena, aitzurrean itsatsita geratzen dena, labrantzarako txarra.
Zer nai dozue lur zepa onetan artzia?" (Lar Antz).
zepa-zepa. (d). adberbioa. XEPA-XEPA. Trinkotuta. Apelmazado. Arro-arro, libre-libria, luzia ta arrua. Batzuk eoten dia xepa-xepa, arek soltau ezindakuak izate zien; arrua biar izate zan, ta illia komeni zan ola luzia. Pedro. Artileari buruz dihardu. Ik. tringótu, zepátu.
zepátu. (d). da aditza. Lurra tringotu. Apelmazarse la tierra. Buztin-lurra ero zepatu; zatartzia lurra. Tringotu esan izan da emen geixao baiña. Klem. Ia galdua. Sin. tringótu. Ik. zepa-zepa.
zepatz. ZAPATZ. 1. zepatz, zepatza. estepan. (d). izena. Txirbia, berez sortutako zuhaitz-landarea. Txirpixa esaten dotse orri, pao-zepatza eo, aitz zepatza; zepakua da, osea ke txarakua, berez etorrittakua. Juantxo. "Aritz-zapatzak: robles chaparros." (Izag Antz). Ik. txirbi. 2. zepatz, zepatza. estepan. izena. (Oñati) "La lana apretada formando como pelotillas." (Izag Antz).
zepéliñ, zepelíña. (c). izena. (lagunartekoa.) Mozkorra. Borrachera. Kriston zepeliña arrapau giñuan atzo. SXX. mende hasierako aire-ontzi famatuaren ohoretan.
XX. mende hasierako aire-ontzi famatuari ohore egiten dion berba Sin. atal, atxur, melokotóe, -i.
zépillo. 1. zépillo, zépillua. (a). izena. Cepillo en general. 2. zépillo, zépillua. (c). izena. Cepillo de carpintero. Sin. arótz-zépillu.
zépo, zepúa. (c). izena. Txoriak, arratoiak, etab. harrapatzeko tranpa. Cepo para pájaros, ratones, etc. Ik. tránpa.
zéra. (a). izenordaina. Palabra que se usa en sustitución de una que no nos viene a la memoria; tambien cuando queremos hacer una enumeración. Erosidazu zera, zigarro pakete bat./ Zera esan dosta: oian egoteko ta pastilla onek artzeko.
bai zera!. (b). interjekzioa. Qué va! Ori politta dala? Bai zera! Pentsau eingo jak.
ez zera. (b). esapidea. Besteak esandako ezezko esaldiari aurka egiten hasteko esapidea. Eztaukala dirurik? Ez zera. Nun jauzkak pa terrenuekin etaratako milloiak?
zeréko zéra. (c). esapidea. Erdi brometan, izena ebitatuz baina sujerituz, erabiltzen da. Zereko zerak esan jostak juateko zereko zerera eta preguntatzeko zereko zerai ia nun laga zeban zereko zera./ Zereko zerian emun jotsan laztana. Ik. zértu.
zerbáitt. (c). izenordaina. Zer edo zer. Algo, alguna cosa. Zerbaitt ikusten bozu, erosi.
Gutxi erabilia. Sin. zéozer.
zerbáitti edo norbáitti deboziñóik ízan ez. (c). esapidea. Ez gustatu. Orrek lanai eztotsa bape deboziñoik./ Nazionalistia izan arren Arzallusi eztotsa bape deboziñoik.
zer dala ta. (b). juntagailua. (adierazkorra.) ZE DALA TA. Zergatik. Por qué, a santo de qué. Ze dala ta pagau biot multia kulpia beria bada.
ZE DALA TA esan ohi da, batik bat.