Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zeméndi
zepatz
zeméndi, zemendíxa. (d). izena. Azaroa.   Noviembre. Garixa, neguan eo, zemendixan erindda eoten zan. JJp. Ia galdua. Orain nobienbre.
zémento, zémentua. (b). izena. Cemento. Sin. porlan.
zenbáitt. (c). zenbatzailea. Zenbait.   Algunos, ciertos. Zenbaittek ikusiko baleu odolostiak zela eitten dien probau be elittuzkek eingo./ Zenbaitt egunetan obe izaten da obetik ez jaiki. Aditza singularrean.
zénbat. (a). zenbatzailea. Cuanto(s). Zenbat ardi daukazue? . Aditza singularrean gehienetan, baina zenbat etorri die? .
zénbatero. (c). adberbioa. Zenbatero izango da batzarra? Zenbatero izango da batzarra?
zenbatgure. zenbatzailea. (Leintz) Nahi adina, ugari. Lana zenbatgure egoten ei zan, baiñe dirurik ez. (AA ArrasEus, 233. o.).
zentellak jaurti. (d). esapidea. (Eibar) Haserre, madarikazio batean ibili.   Echar centellas. An geldittu zan gizon morroskua ikubilla altzau ta zenteillak jaurtzen. (SM Zirik)
zéntimo, zéntimua. (a). izena. XÉNTIMO. Céntimo. Arek oinddio be zentimora eruateittu kontuak. XENTIMO ere bai, halako esaldi adierazkorretan: Etzeban erropatan xentimoik pe gastatzen. Ik. xémeiko.
zentzúdun, zentzudúna. (c). adjektiboa. Zuhurra, arduratsua.   Juicioso, -a, responsable. Zentzuduna e, responsablia ero; intelijentiaaittik pe esan leikek paiña ez; responsabliagaittik jeneralian. Klem. Ant. zentzúdun, zentzunéko. Ik. zentzúzko.
zéntzun, zentzúna. (c). izena. ZENTZU. Juicio, sentido común, cordura. Zentzuna galduta eztaukan personiak ezin leike ori eiñ./ Orrek eztauka zentzuik. Zentzu gutxikua da ori. Klem. Sin. juízio.
zentzunéko, zentzunekúa. (c). izena. Zentzuna edo zuhurtzia duen pertsona edo gauza.   Cosa o persona juiciosa. Zentzuneko gauza bat eztau esan sermoi osuan./ Neri zure gizona beti pentsau izan jata zentzuneko personia. Ik. zentzúdun, zentzúzko.
zentzúzko, zentzuzkúa. (c). adjektiboa. Zentzua edo arrazoia duen gauza.   Cosa razonable o juiciosa. Zentzuzkuak esan zittuan esan zittuan berbak. Klem./ Joan dan juntan arek etzeban esan zentzuzko berba bat. Ik. zentzúdun, zentzunéko.
zenzerráda, zenzerradía. (d). izena. Cencerrada a los novios. Lenao emen be eitte ei zan intxarri-jotia ta, auzo-ermittan ezkilla o, kanpaia jotia ta olakuak. Neuk eztot ezautu e. Kastillan bai. Kastillan zenzerradia; Kastillan gogorra. Don. Goian ikusten dugunez, Don.k dio Gaztela aldean ohizkoa zela, baina hemen ez duela ezagutu. Ik. arranak jotia.
zéozela. 1. zeozela. (c). adberbioa. Zela edo hala.   De alguna forma. Eztakitt zela, baiña zeozela moldau biou illan azkenera aillegatzeko. Sin. zela ero ala, zelábaitt. 2. zeozela. (c). adberbioa. Zela edo hala.   De deficiente manera. Marruekosen be zeozela bizi die./ Kuartua pintau dau, baiña zeozela. Sin. zela ero ala, zelábaitt.
zéozelako, zéozelakua. (c). izenlaguna. Zelabaitekoa. Sin. zelabaittéko.
zéozer. (a). izenordaina. Zer edo zer.   Algo. Zeozer ein biakou. Ik. zerbáitt.
zepa. 1. zepa, zépia. (c). izena. Metalak galdatzerakoan ateratzen duen zaborra.   Escoria. Or eote zuan zepia, ta pillia inddakuan ba fuera bide ezkiñan batera. Jen. Sin. eskárbill. 2. zepa. (d). adjektiboa. "Gozotasunik gabea (lurra), lur harroa ez dena, aitzurrean itsatsita geratzen dena, labrantzarako txarra. Zer nai dozue lur zepa onetan artzia?" (Lar Antz). zepa-zepa. (d). adberbioa. XEPA-XEPA. Trinkotuta.   Apelmazado. Arro-arro, libre-libria, luzia ta arrua. Batzuk eoten dia xepa-xepa, arek soltau ezindakuak izate zien; arrua biar izate zan, ta illia komeni zan ola luzia. Pedro. Artileari buruz dihardu. Ik. tringótu, zepátu.
zepátu. (d). da aditza. Lurra tringotu.   Apelmazarse la tierra. Buztin-lurra ero zepatu; zatartzia lurra. Tringotu esan izan da emen geixao baiña. Klem. Ia galdua. Sin. tringótu. Ik. zepa-zepa.