Hiztegia
umorétsu, umoretsúa. (c). adjektiboa. Umore onekoa. Oso umoretsua zuan zuen aittajuna. umoretsu egon. Ik. umoréko egon.
una, -e. 1. úna, -e, únia. (b). izena. Zona, espacio, trecho. Basarriko bidia una baten ziero ondatuta dago. Hitz konposatuetan: gorriuna, beltzuna, sartuuna...
2. úna, -e, únia. (c). izena. Rato, momento. Una baten egon nitzuan elizatik urtetzeko be, sermoia etxauan aguantatzeik eta.
unamuníxo, unamunixúa. (d). izena. UNAMORIXO. Armonia ona, familiako edo lagunarteko giro ona. Buena armonía. Unamunixua? ja, ja, ja (barreak); unidadia ero, unión, ero. Familixa ortan dago unixua esateko, unamunixua. Eta beste noizbait? Auzo baten-ero unamunixo ona dagola. Klem./ Bazkalonduan, guztiak alai ebizen, unamorixuan, ango kantau biarrak ez ei eukan akabaurik. (SM Ezten). UNAMUNIXO TXARRA ez omen da esaten.
ungriáno, ungriánuak. (d). izena. Gerra ingururarte herriz herri ibili ohi zen giza-taldea, oihalak saldu eta titiritero ikuskizunak emanez. Hungrianos; grupo nómada que llegaba a nuestros pueblos hasta la última guerra. Leno ijitto moduko zerak etortze zittuan, kaldereruak ero zerak; etxakixat arek teatruak ero ze eitte zittuen be. Bai, sekulako jitana elegantiak etortze zittuan, eundoko karro dotoriekin dda, lenao. Urte asko dok, baiña etortze zittuan ungrianuak. Klem./ Ungrianuak pa, Ungriako jentia zan, arek gutxiao ibiltten zien, baiña izen zien emen e epokak etorten ziena ungrianuak pe. Mertz./ Ona lenao etortzen zien ungrianuak ero, esaten gontsen. Andrakumiak eta ola ijitto modura ero karruekin, da telak saldu. “Ze dia orrek?” eta “ungrianuak ero, kaldereruak ero”. Don. Ikusten denez "ungriano" eta "kalderero" gauza berdintzat dute. Sin. kalderero.
úniko. (c). adberbioa. Unicamente, solamente. Guk eztou xagu-tranpaik saltzen; orrek uniko Erratzunian billaukoittuzu./ Ordu ontan eztaukazu Donostiarako konbinaziñoik; taxisian Zumarrara joaten baza uniko.
uno kon otro. (c). esapidea. Batenaz besteren itzulpen literala. Biak erabiltzen dira, baina "uno kon otro" oso sartua dago. A fin de cuentas, uno con otro. Erarixakin dezente irabazi giñuan baiña janakin galdu; uno kon otro parra urten giñuan./ Etxakixat, baiña uno kon otro amar bat mila duro galduko giñuan. Sin. batenaz beste. uno kon otro buztan y potro. (c). esapidea. (arrunkeria.) Azkenean parra, antzera, edo halako zerbait esan nahi duen esaera elebidun umorezkoa.
untau. 1. untáu. (a). aditza. Huntar. Neri lapiko ondarra ogixakin untatzia gustatzen jat. Ogia «untauta» jatea oso ohikoa zen lehenago.
2. untáu. (c). aditza. Sobornar. Ta ez al legoke modurik, besterik ezian jueza zerbaitt untau ta lurrak danak ezpadira be erdixak edo nereganatzeko? (SM Ezten).
Sin. busti.
untúra, unturía. (d). izena. Jugo, sustancia. Garua olakoxe sustarra ero motzauakin ebai biar, an euala unturia ta; lurrakin, onduan. Hil. Ik. onura.
untz, úntza. (b). izena. . hedera helix. Yedra. Paretan nahiz arbolan gora aidoso igotzen da, baina besterik ezean lurrean zehar ere zabaltzen da.
untzilla-keixa, untzilla-keixia. izena. "Gerezi mota bat. Ezta aundixa be, anpolaixa baiño txikixaua, metautakua." (Lar Antz).
untzórri, untzorríxa. (c). izena. Untzaren orria, kailuendako erabilia. Hoja de yedra. Untzorrixa kailluendako dok ona, binagretan beratzi orduan eukitta. Ipiñi, eta kendutakuan beste bat ipiñi, eta zuri-zuri indda ziero oneratze jok kaillua. Klem.
úpel, upéla. (d). izena. Hemen barrika edo bukoe berbak erabiltzen dira upel-en lekuan, baina Don.k dio Egiño-ko sagardotegian upel deitzen zitzaiola barrika handiari, estutu berriak ziren zuku guztiak hartzen zituenari. Sardaotei bastante aundixa Egiñon, oinddio be an jak; eta zeuan lelengo artzeko, dana batera artzeko, zeuan upela, aundi bat, milla litrokua, eta gero andik bukoetara pasatze zaban. Da bukoiak pa bosteun ero seireun litrokuak ero ola zien. Don. Ik. pípa.
1. ur, urra. (d). adjektiboa. Hurbilekoa. Cercano, -a. Ermua eta Eibar erri oso urrak die./ Orrek senide-ur gutxi dauka./ Barrenetxe ta Narbaiza gure auzo-urrak die. Hitza soilik (lehen adibidea) gutxi erabilia, nahiz eta antzina normala izan. Konposatu moduan: senide-ur, auzo-ur, basarri-ur, eta beste banakaren bat, biziago. úrren, úrrena. (c). adjektiboa. Hurbilena. El más cercano. Aralarrarera joaten ga eskiatzera urrena dalako./ Uberan daukau tabernaik urrena. Konposizioan batik bat: auzo(ik) urren, etxe(ik) urren, senide(ik) urren... Ari danak il jakoz da Donostiako lengusuak izangoittu senide urrenak./ Auzoik urrenai tokatze jako abadiai abixatzia. Ant. úrriñen.
1. ur. 1. ur, ura. (a). izena. Agua.
Eundaka urtietan, ura lengo bidietan. esaera. (Antzuola) "Es peligroso estrechar el cauce de los rios." (Izag Antz) Ura eta sua belaunez azpittik. esaera. URA ETA SUA BELAUNETIK BERA. (Lar Antz). beteko urak. (c). izena. Norbera estaltzeko moduko urak. Ibaia beian etorrenian be ixa beteko urak izaten ziran ta iñor ez zan atrebitzen islara pasatzen. (SM Zirik)
éskutarako ur, éskutarako úra. (d). Edateko balio ez duena, baina beste zereginetarako bai. Andik eruten giñuan eskutaakua, baiña eratekua itturritik. JJp.
ur aundi, ur aundixak. izena. Sakonera handiko urak. Hankarekin lurra ukitu ezin den lekua.
ur aundiko arraiña izan. (c). esapidea. Inportantea, esperientzia handikoa izan. Ori eztabe kartzelan sartuko, ori ur aundiko arraiña da.
ur aundixetan sartu. (c). esapidea. Erantzukizun handiko gauzetan sartu. Fabrikako gerente ein dabe eta ur aundixetan sartuta dabill.
ur ázal, ur ázalak. (d). izena. Aguas poco profundas.
ur gaiñeko bitsetan. Ik. bits. ur gárbi, ur garbíxa. (a). izena. Agua limpia, clara, transparente.
ur gázi, ur gazíxa. (b). izena. Agua salada.
ur géldi, ur geldíxa. (c). izena. Agua estancada. Ur geldixan ugaritzen die ugarixuak./ Ur geldixa usteldu eitten da.
ur géza, ur gezía. (d). Ura gazixa ta gezia izan leikek. Klem. ur maillátu, úr maillatúa. izena. Salto asko egin ondoren mailatuta dagoena. ur sákon, ur sákonak. (c). Aguas profundas. Kangrejuak eztie ur sakonetan ibiltzen, ur azalak gustatzen jakue. ur txiki, ur txikixak. izena. Hankekin hondoa ukitzeko moduko urak.
ur zíkiñ, ur zikíña. (a). izena. Agua sucia, turbia. Ik. erderak artu. ur-bizi, ur-bizixak. izena. Ura azkar eta bizi doan erreka tartea. urak ekarri. 1. urak ekarri. (c). esapidea. Baserrietan ura falta denean, hartzen den lekuraino -errekatxo, deposito, iturri- joan, zer pasatzen den ikustera eta aberia konpontzera. Gizonak urak ekartzera joanda die Urkitzara.
2. urak ekarri. (c). aditza. URAK IPINI, JARRI. Ur-korrenta etxean sartu. Gerra-aurretxuan ekarri zittuen urak gurera. urak euki. esapidea. (Eibar) Norbaiten traza edo antzeko nortasuna izan. Orrek bere aittan urak dakaz.
úrak ipiñi. (c). aditza. ÚRAK JARRI, EKARRI. Ur korrontea jarri etxean.
Oin ddala gutxi jarrittue urak. urústel, urustéla. (c). izena. Ur geldia, jada berdetuta dagoena. 2. -ura. (b). izena. Konposatuetan, zumoa, zukua: naranja-ur, limoi-ur, etab. Zumo, en palabras compuestas. Oso ona da naranja-ura./ Melokotoi-ura artu giñuan.
3. ur, ura. (d). izena. Isurialdea. Etxeak teilatua zenbat aldetara duen adierazteko erabiltzen da. Au iru aldetara ura daben etxia da. Benito. Bi ureko etxea, iru urekoa, lau urekoa... esaten da.