Hiztegia
umílddu. (c). da aditza. Apaldu. Sosegarse, aplacarse. Oso arrua zan gaztetan baina majo umilddu da edadiakin./ Aura be umildduta egongo da ill ezpada. Mertz. Ik. mantsótu, otzándu.
umóre, umoría. (a). izena. Humor. Eztauka ezetarako umoreik.
umoréko egon. (b). esapidea. UMORÉKO ARRÁPAU. Umore oneko egon, harrapatu. Gaur aitta umoreko zeuan da milla pezeta emun dosta./ Umoreko arrapatzen bozu preguntaixozu gure jornalakin ze pasatzen dan. Sin. umoretsu egon, arrapau...
umorétsu, umoretsúa. (c). adjektiboa. Umore onekoa. Oso umoretsua zuan zuen aittajuna. umoretsu egon. Ik. umoréko egon.
una, -e. 1. úna, -e, únia. (b). izena. Zona, espacio, trecho. Basarriko bidia una baten ziero ondatuta dago. Hitz konposatuetan: gorriuna, beltzuna, sartuuna...
2. úna, -e, únia. (c). izena. Rato, momento. Una baten egon nitzuan elizatik urtetzeko be, sermoia etxauan aguantatzeik eta.
unamuníxo, unamunixúa. (d). izena. UNAMORIXO. Armonia ona, familiako edo lagunarteko giro ona. Buena armonía. Unamunixua? ja, ja, ja (barreak); unidadia ero, unión, ero. Familixa ortan dago unixua esateko, unamunixua. Eta beste noizbait? Auzo baten-ero unamunixo ona dagola. Klem./ Bazkalonduan, guztiak alai ebizen, unamorixuan, ango kantau biarrak ez ei eukan akabaurik. (SM Ezten). UNAMUNIXO TXARRA ez omen da esaten.
ungriáno, ungriánuak. (d). izena. Gerra ingururarte herriz herri ibili ohi zen giza-taldea, oihalak saldu eta titiritero ikuskizunak emanez. Hungrianos; grupo nómada que llegaba a nuestros pueblos hasta la última guerra. Leno ijitto moduko zerak etortze zittuan, kaldereruak ero zerak; etxakixat arek teatruak ero ze eitte zittuen be. Bai, sekulako jitana elegantiak etortze zittuan, eundoko karro dotoriekin dda, lenao. Urte asko dok, baiña etortze zittuan ungrianuak. Klem./ Ungrianuak pa, Ungriako jentia zan, arek gutxiao ibiltten zien, baiña izen zien emen e epokak etorten ziena ungrianuak pe. Mertz./ Ona lenao etortzen zien ungrianuak ero, esaten gontsen. Andrakumiak eta ola ijitto modura ero karruekin, da telak saldu. “Ze dia orrek?” eta “ungrianuak ero, kaldereruak ero”. Don. Ikusten denez "ungriano" eta "kalderero" gauza berdintzat dute. Sin. kalderero.
úniko. (c). adberbioa. Unicamente, solamente. Guk eztou xagu-tranpaik saltzen; orrek uniko Erratzunian billaukoittuzu./ Ordu ontan eztaukazu Donostiarako konbinaziñoik; taxisian Zumarrara joaten baza uniko.
uno kon otro. (c). esapidea. Batenaz besteren itzulpen literala. Biak erabiltzen dira, baina "uno kon otro" oso sartua dago. A fin de cuentas, uno con otro. Erarixakin dezente irabazi giñuan baiña janakin galdu; uno kon otro parra urten giñuan./ Etxakixat, baiña uno kon otro amar bat mila duro galduko giñuan. Sin. batenaz beste. uno kon otro buztan y potro. (c). esapidea. (arrunkeria.) Azkenean parra, antzera, edo halako zerbait esan nahi duen esaera elebidun umorezkoa.
untau. 1. untáu. (a). aditza. Huntar. Neri lapiko ondarra ogixakin untatzia gustatzen jat. Ogia «untauta» jatea oso ohikoa zen lehenago.
2. untáu. (c). aditza. Sobornar. Ta ez al legoke modurik, besterik ezian jueza zerbaitt untau ta lurrak danak ezpadira be erdixak edo nereganatzeko? (SM Ezten).
Sin. busti.
untúra, unturía. (d). izena. Jugo, sustancia. Garua olakoxe sustarra ero motzauakin ebai biar, an euala unturia ta; lurrakin, onduan. Hil. Ik. onura.
untz, úntza. (b). izena. . hedera helix. Yedra. Paretan nahiz arbolan gora aidoso igotzen da, baina besterik ezean lurrean zehar ere zabaltzen da.
untzilla-keixa, untzilla-keixia. izena. "Gerezi mota bat. Ezta aundixa be, anpolaixa baiño txikixaua, metautakua." (Lar Antz).
untzórri, untzorríxa. (c). izena. Untzaren orria, kailuendako erabilia. Hoja de yedra. Untzorrixa kailluendako dok ona, binagretan beratzi orduan eukitta. Ipiñi, eta kendutakuan beste bat ipiñi, eta zuri-zuri indda ziero oneratze jok kaillua. Klem.