Hiztegia
úfal, ufála. (c). izena. UJAL (EIB.).
Uholdea, uraundia. Inundaciones.
Agostuko ufalak kalte aundixak ein zittuan./ Ufala guk etxuau esaten, guk uraundixa esaten dou, ufala Plaentxian da. Don.
Sin. urixola (Aram.).
Sin. uraundí.ugáldu. (b). da aditza. Ugaritu. Aumentar en número. Aspaldixan tabernak ugaldu ta taillerak urrittu. Sin. ugaríttu. Ant. gutxíttu, urríttu.
ugari. 1. ugari, ugeri. (b). zenbatzailea. Abundante. Jente ugari dabill kalian./ Orrek ipuiña ugari dauka./ Ugari dago aurten perretxikua./ Emakumia, umiak ugeri eukitzeko eta lan ugeri eitteko. Mertz. (AA BergEus) UGERI ere bai Osintxuko adinekoek. Ant. urri. 2. ugari, ugaríxa. (b). adjektiboa. Zer asko duena. Atributo gisa erabilia ia beti. Abundante, de muchas unidades. Bedar txarra ugarixa izaten da./ Kasta ugarixa da ijittuena./ Ondo ugarixak die etxe aurreko madarixakBedar txarra ugarixa izaten da./ Kasta ugarixa da ijittuena./ Ondo ugarixak die etxe aurreko madarixak. Horrelako testuinguruetan bakarrik. Ez da esaten "ugarixak izan zien iez huelga-egunak" eta horrelakorik. Honelakoetan ugari. Ant. urri.
ugaríxo, ugarixúa. (a). izena. UGARATXO (EIB.), UGATXO (ARAM.). Igela. Rana. Probaittuzu ugarixo-ankak? Ba oso gozuak ei die.
Ik. txántxiku.
ugézaba, ugézaba. (b). izena. Ugazaba. Patrono, amo. Uezabakin burrukan eiñ i dau./ Uezaba geixao ibiltzen da errenterua daonian, da errixan ero daukanian bere nausixa. Orduan esaten da “uezaba da alako”. Don.
Esan U Ik. jábe, nausi.
ugéz-áitta. (d). izena. Aita-ordekoa. Padrastro. Uez-aitta ta uez-ama, ba padrastrua ta madrastia. Uez-alabia ba ospiziokua danian. Uez-semia ba berdin. Uez-... hospizioko seme-alabak direnian bakarrik ez; baita norbere aita edo amaren alargundu ondorengo ezkonkidea (uez-aitta, uez-ama), eta jakina, haren seme-alaba ordeak (uez-anai-arrebak). Adinekoek bakarrik ezagutzen dute hitza. Ik. aitta-órde.
újentu, újentua. (c). izena. UNJENTU. Ukendua. Ungüento, pomada. Etorri zaitte gurera, ujentu on bat daukat erriandako./ Unjentu au emuteko esan dost medikuak.
Gaur pomada entzuten da, baina gure mutikotan ez.
úju eiñ. (d). du aditza. Oihu egin. Gabaz uju eitten daben orri esaten jotsau gau-txorixa. Don.
Gau-txorien oihuez entzun dugu bakarrik.