1. ur
1. ur. 1. ur, ura. (a). izena. Agua.
Eundaka urtietan, ura lengo bidietan. esaera. (Antzuola) "Es peligroso estrechar el cauce de los rios." (Izag Antz) Ura eta sua belaunez azpittik. esaera. URA ETA SUA BELAUNETIK BERA. (Lar Antz). beteko urak. (c). izena. Norbera estaltzeko moduko urak. Ibaia beian etorrenian be ixa beteko urak izaten ziran ta iñor ez zan atrebitzen islara pasatzen. (SM Zirik)
éskutarako ur, éskutarako úra. (d). Edateko balio ez duena, baina beste zereginetarako bai. Andik eruten giñuan eskutaakua, baiña eratekua itturritik. JJp.
ur aundi, ur aundixak. izena. Sakonera handiko urak. Hankarekin lurra ukitu ezin den lekua.
ur aundiko arraiña izan. (c). esapidea. Inportantea, esperientzia handikoa izan. Ori eztabe kartzelan sartuko, ori ur aundiko arraiña da.
ur aundixetan sartu. (c). esapidea. Erantzukizun handiko gauzetan sartu. Fabrikako gerente ein dabe eta ur aundixetan sartuta dabill.
ur ázal, ur ázalak. (d). izena. Aguas poco profundas.
ur gaiñeko bitsetan. Ik. bits. ur gárbi, ur garbíxa. (a). izena. Agua limpia, clara, transparente.
ur gázi, ur gazíxa. (b). izena. Agua salada.
ur géldi, ur geldíxa. (c). izena. Agua estancada. Ur geldixan ugaritzen die ugarixuak./ Ur geldixa usteldu eitten da.
ur géza, ur gezía. (d). Ura gazixa ta gezia izan leikek. Klem. ur maillátu, úr maillatúa. izena. Salto asko egin ondoren mailatuta dagoena. ur sákon, ur sákonak. (c). Aguas profundas. Kangrejuak eztie ur sakonetan ibiltzen, ur azalak gustatzen jakue. ur txiki, ur txikixak. izena. Hankekin hondoa ukitzeko moduko urak.
ur zíkiñ, ur zikíña. (a). izena. Agua sucia, turbia. Ik. erderak artu. ur-bizi, ur-bizixak. izena. Ura azkar eta bizi doan erreka tartea. urak ekarri. 1. urak ekarri. (c). esapidea. Baserrietan ura falta denean, hartzen den lekuraino -errekatxo, deposito, iturri- joan, zer pasatzen den ikustera eta aberia konpontzera. Gizonak urak ekartzera joanda die Urkitzara.
2. urak ekarri. (c). aditza. URAK IPINI, JARRI. Ur-korrenta etxean sartu. Gerra-aurretxuan ekarri zittuen urak gurera. urak euki. esapidea. (Eibar) Norbaiten traza edo antzeko nortasuna izan. Orrek bere aittan urak dakaz.
úrak ipiñi. (c). aditza. ÚRAK JARRI, EKARRI. Ur korrontea jarri etxean.
Oin ddala gutxi jarrittue urak. urústel, urustéla. (c). izena. Ur geldia, jada berdetuta dagoena. 2. -ura. (b). izena. Konposatuetan, zumoa, zukua: naranja-ur, limoi-ur, etab. Zumo, en palabras compuestas. Oso ona da naranja-ura./ Melokotoi-ura artu giñuan.
3. ur, ura. (d). izena. Isurialdea. Etxeak teilatua zenbat aldetara duen adierazteko erabiltzen da. Au iru aldetara ura daben etxia da. Benito. Bi ureko etxea, iru urekoa, lau urekoa... esaten da.