Hiztegia
txilibrízkau. (c). da aditza. (eufemismoa.) Mozkortu samartu. Ponerse piripi. Mozkortuta ez baiña puxkat txilibrizkauta gendeztan./ Puxkat txilibrizkatzen danian salaua jartzen dok. Umorezkoa.
txilípala. 1. txilípala, txilípalia. (d). izena. Arto-kirtena luzetara erditik ebakiz lortzen den perkusio-tresna, garai bateko haur-jostailua. Babak batzen laguntzen badostazu, txilipalia eingo dotsut.
2. txilípala, txilípalia. (d). izena. (Osintxu) Urte-meza ondoren bertan izandakoei tabernan ateratzen zitzaien hamarretakoa, hildakoaren familiaren kontura, jakina. Urtia zanian, urte-mezia, ta txilipalia esaten jakon orduan, tabernan etaratzen zeben ardao gozuak eta, pikuak eta, gailletak eta, kafiak eta. Txilipalia. Ben.
txilípurdi, txilípurdixa. (d). izena. TXATXILIPURDI, TXITXILIPURDI, ITXILIPURDI. (LEIN.). Burua lurrean jarrita emandako buelta. Gola sartzen daben bakoitzian txilipurdixa Sin. buerda. txilípurdika. (c). adberbioa. TXATXILIPURDIKA, TXITXILIPURDIKA, ITXILIPURDIKA. (LEIN.). Dando vueltas con la cabeza apoyada en el suelo. Makiña bat txilipurdika eitten giñuan ganauzaiñian./ Arantzan trabau eta txilipurdika jausi zuan mugan bera. Ik. txirrínboletaka.
txilíxo, txilixúa. (a). izena. Chillido, grito agudo. Egundoko txilixuak etara zittuan poltsia arrapau zotsenian.
txilíxoka. (a). adberbioa. Chillando. Klasian sartu naizenian txilixoka baten zebitzen danak.
Ik. karráxika.
txíma, txímak. (b). izena. (adierazkorra.) Ileak. Cabellera, generalmente cuando ésta esta revuelta o mal compuesta. Greñas. Jesus, neska orrek daroia tximak.
tximáluze, tximáluzia. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Ileluzea. Melenudo, -a, greñudo, -a. Mutill tximaluze batekin zebillen. Kutsu peioratiboa du. Ik. tximoso, -a.
tximínixa, tximínixia. (a). izena. Chimenea. Orrek, ganorabako orrek, Altos Hornosko tximinixa puntatik botata be eleukek abixadaik artuko (esaera-txistea). Ik. suetxe.
tximíño, tximiñúa. (a). izena. Mono.
. tximiñuának eiñ. (c). esapidea. TXIMIÑÚA BÉZELAXE IBILLI. Esfortzu edo ahalegin handia egin. Tximiñuanak eitten ibilli tta azkenian ezetarako bez./ Elusura Otabetan. Joliin, lelengo ibilli bedarra batzen tximiñua bezelaxe... da gero oiñez dinbili-danbala izardi batian Elusura erromeixara. Cel. (AA BergEus, 336. o.).
tximiñokeríxa, tximiñokerixía. (c). izena. Monería. Ibilli tximiñokerixetan arbola puntan da gero etorri azurrak koliakin pegatzera.
tximísta, tximistía. (d). izena. Oineztua. Relámpago. Gure denporan oiñeztu eta oiñeztarri entzun izan dira ia bakarrik, baina lehengo zaharrek tximista eta tximistarri ere esaten zituzten. Bada familia bat San Juanen "Tximistía" ezizena duena. Sin. oiñéztu, tximísta. tximistian pare. (c). esapidea. ETXANDO TXIMISTAS. Abiada bizian. Berriz be, bestaldia artu nebanian, etxando tximistas jarraitu najuan arru batetik bera. (SM Ezten)
tximoso, -a, tximosua, -ía. (b). adjektiboa. Tximaluzea. Greñudo, -a. Aspaldixan tximoso bat eindda zare. Ik. tximáluze.
txímutx txákur, txímutx txakúrra. (d). izena. Cierta raza de perro muy común hasta hace poco, muy vivaz y de pequeño tamaño. Tximutx txakurrakin kazan eitte zeban askok.
txinbili-txonbolo. onomatopeia. "Umea altzoan hartu edo seaskan umeari lo eragiteko alde batera eta bestera egiten den mugimendua. Gehienek su aurrean egiten zuten. Tiok su aurrian artu eta txinbili-txonbolo eraitte zoskun umore oneko zeuanian." (Lar Antz) Sin. zinbili-zanbulu. txinbili-txonbolua. (d). Antzinako lo-kanta baten hasiera: Txinbili-txonbolua enok ni zorua, sardiña burua baiño obe dok oillua. Klem.
Musika aldatuz errepikatu ohi zan. Ik. txándorrika.