Hiztegia
txirikórda, txirikordía. (c). izena. Mahats-korda, gerezi-korda, ile-trentza kiribilotsua, etab. Racimo de uva, de cerezas, trenza de pelo ensortijado, ristra de ajos, etc. Orrek dauzka txirikordak maats orrek. Maaskordak, ero beste fruta erozer gauzak pe bai; keixak eta be ba iru-lau ero dauzkanian: orrek dauzka txirikordak. Klem./ Berakatz txirikorda galantak zeren ganbaran txintxiliz./ Zelako txirikorda polittak dauzkazun illian.
txirikórdau. (d). du aditza. Txirikordak egin. Hacer ristras, trenzas y cosas por el estilo. Zeiñek txirikordau dotsu illiok? Ik. txirikórda.
txirínbolo, txirínbolua. (c). izena. Se le llamaba así en mi casa a un aparato de regar que conectado a la goma daba vueltas incesantemente. Porru-saillian txirinbolua ipiñi biako da./ Txirinboluak eztau bueltaik emoten eta egundoko potzua ein ddau.
Traste edo tramankulu konplikatu samarrei deitzen die zenbaitek.
txíripa, txíripia. (b). izena. Chiripa, casualidad. Txiripaz be ezin ddau golik sartu./ Txiripa bateaittik kinielia azertauko baziñu, ze eingo ziñuke.
txirki-mirki. izena. (Antzuola) 1. txirki-mirki, txirki-mirkixak. izena. (Antzuola) "Traste txikiak, baliorik gabekoak, merezi ez dutenak. Ezer eztot erosi, txirki-mirkixa besteik etzeuan." (Lar Antz).
2. txirki-mirki, txirki-mirkixak. izena. "Chuchería. Hainbeste txirki-mirki ezizu jan./ Oingo umiak zenbat txirki-mirki jaten daben!" (Lar Antz).
txírla, txírlia. (b). izena. Almeja. Arroza txirlekin jan giñuan.
Lehenago badirudi txikiei zein handiei "txirla" esaten zitzaiela. Orain, aspalditxotik, jende gehienak handiei álmeja deitzen die, eta txikiei almeja edo txirla.
txírlo, txírlua. (c). izena. Bola-jokoan, jo beharreko makila bakoitza. Birlo, pieza de madera que hay que derribar en le juego de bolos. Emengo bolalekutan iru txirlo jartzen die zutik boliakin botatzeko.
txirrika, txirrikia. (d). izena. Polea, polearen errubera. Len ikusten dozu zelan zeukan txirrikia goixan, da kate bat zeukan baldiakin, da aura botatzen zan bera, da etaatzen zan ura. Jul.
txírriki-txárraka. (c). adberbioa. TXÁRRAKA-TXÁRRAKA. Nahikoa lanekin, apurka-apurka; baina hala ere ibili, egin..." (Andar, hacer...) poquito a poco, con cierta dificultad. Edade aundixa be badaukau ta... emen gabitz txirriki-txarraka./ Arek txirriki-txarraka azkenian titulua etara eingo jok.
Zaharrez, batik bat. Ik. txirri-txirri.
txírrin. 1. txirriñ, txirríña. (c). izena. Timbre. Gaur despertadoriak eztost txirriñik jo. Ate-kanpokoari tinbre gehiago txirriñ baino.
2. txirriñ, txirríña. (c). izena. (haur hizkera.) Zila.
txirrínbola, txirrínbolia. (d). izena. TXIRRINDOLA. Egurrezko edo burdinazko uztaia, lehengo umeen jostailua. Aro de madera o metal con el que jugaban los niños. Txirrinbolia, banasta-esparka batekin einddako aro bat pe, txirrinbolia. Aro batzuk izete zittuan burdiñazkuak eta gero ola zer batekin ibiltzekuak, alanbre bat okertuta. Klem. Zenbaitek txirrinka edo txirringa ere deitzen dio honi, burdinazkoari, batik bat. Antzuolan txirringeleta.
txirrindola. izena. (Eibar) Antzina, bizikletaren gurpila. Ik. txirrínbola. txirringa. izena. (Eibar) "Branle, baile en corro, sin música, típico de Cuaresma y Semana Santa. Garizuman dantzian ordezkua. Neska-mutillak eskuak emon eta biribil bat egitten zeben bat barruan zeguala." (SB Eibetno)
txirringa. izena. (Eibar) "Branle, baile en corro, sin música, típico de Cuaresma y Semana Santa. Garizuman dantzian ordezkua. Neska-mutillak eskuak emon eta biribil bat egitten zeben bat barruan zeguala." (SB Eibetno)