txirrínbola
txirrínbola, txirrínbolia. (d). izena. TXIRRINDOLA. Egurrezko edo burdinazko uztaia, lehengo umeen jostailua. Aro de madera o metal con el que jugaban los niños. Txirrinbolia, banasta-esparka batekin einddako aro bat pe, txirrinbolia. Aro batzuk izete zittuan burdiñazkuak eta gero ola zer batekin ibiltzekuak, alanbre bat okertuta. Klem. Zenbaitek txirrinka edo txirringa ere deitzen dio honi, burdinazkoari, batik bat. Antzuolan txirringeleta.