Hiztegia
txínbo, txínbua. (c). izena. (Eibar) "Txinbo berbia ixa edozein txori txikintzat erabiltzen dogu Eibarren. " (Sarasua).
Eibarren esaten da, batik bat. Ondoren datoz txinbo mota batzuk. bigotedun txinbo, bigotedun txinbua. muscicapa striata. Papamoscas. errekako txinbo, errekako txinbua. izena. cettia cetti. Ruiseñor bastardo. (Saras Hegaz).
Ik. pikutxóri, sasitxori. txinbo burubaltz, txinbo burubaltza. izena. atricapilla sylvia. Curruca capirotada. txinbo egozuri, txinbo egozurixa. izena. ficedula hypoleuca. txinbo karkar, txinbo karkarra. izena. saxicola torquata. Tarabilla.
txinbo ori, txinbo orixa. izena. sylvia borin. Curruca mosquitera.
txínbo txákur, txínbo txakúrra. (d). izena. Perro chimbero. Len, kazia ugari zanian, txinbo-txakurrak pe bai.
txindúrraski, txindúrraskixa. izena. Landare bat da. Ez dakigu zein baina txindurri bedarra izan daitekeela pentsatzen dugu Donatok eman digu izena. Etim.: txindurri+aski.