Hiztegia
txibato. 1. txibato, txibatua. izena. clitopilus prunulus. Perretxikoa. "Molinera. Txibatua esaten jetsagu onguak nun dagozen esaten dabelako, txibatuan atzetik beti ongua agertzen dalako inguru berian. " (SB Eibetno).
2. txíbato, txíbatua. izena. Salataria. Chivato
txibixa, txibixia. izena. (Eibar) TXIBI, -XA. "Chipirón. Hiztunen arabera, amaierako /a/ berezkua da edo ez." (SB Eibetno). Sin. txipiroe, -i.
txídar, txidárra. (c). izena. . vicia sativa. Veza, arveja. Hosto ugariko landare honek lore bioletak eta lekatxoak ditu. Soroan erein izan da ganajatekotzat ebakitzeko. Gure informante batek TXIDAR TXIKIxa,TXIDAR AUNDIxa eta TXIDAR GAIZTUa bereizten ditu.
txíflo, txíflua. (c). izena. Silbato. Lizarrakin eitten genduan guk txiflua, lizar madalaz.
Ik. píto, txilíbittu, txístu.
txíki. (Leintz) TXIKIÑ (OÑ., LEIN.). 1. txiki, txikíxa. (a). adjektiboa. TXIKIÑA, -E (OÑ., LEIN.). Pequeño, -a.
txiki-txiki eiñ. (c). esapidea. Triturar, despedazar. Liburua galtzen bostak txiki-txiki eingo aut. Amenazu gisa erabilia.
txikíttan. (a). adberbioa. Umetan. En la infancia. Diabru galanta intzan i txikittan. Asko erabilia.
txikittatik artu. (c). esapidea. Umetatik hasi trebatzen. Dantzari ona izateko txikitatik artu bia da personia./ Txikitatik artzeittue Bergan igerilarixak.
2. txiki. posposizioa. Zenbait santu izenen atzean jarrita, herri edo auzo festa baten hurrengo eguna. San Paulo-txiki, San Roke-txiki, etab. Meza, salda, eta antzina zenbait lekutan erromeria ere egin ohi zen festa biharamunean. San Paulo-txiki egunez izan zan edurte aundi aura.
txiki-txaka. onomatopeia. (Eibar) TIKI-TAKA. "Pelotan egin, indar barik, suabe. Txiki-txaka esaten da iñoiz, hola pelotan-edo umien moduan dabizenian." (SB Eibetno)
txikí! txikí! txikí!. (d). interjekzioa. Grito para llamar a los cerdos. Baldia jo ta, “txikí! txikí! txikí!... Oixe esaten jakon, bai. Don.
txikikeríxa, txikikerixía. (b). izena. Huskeria. Pequeñez. Erostekotan Audi bat; ez gaittuk txikikeritxetan ibiliko.
Sin. uskeríxa.
txíkili-txákala. 1. txikili-txakala. (c). onomatopeia. Poliki, baina seguru; zaharren moduan edo (ibili). An ibiltzen da etxe inguruan txikili-txakala, ortuko lantxuak eiñ, arrautzak batu, eta ola. dilín-dalán. (c). onomatopeia. TILIN-TALAN. Intxarri, txilin edo kanpai hotsaren onomatopeia. Abadia ta monagillua badoiaz dilin-dalan konjurua eittera. tirriki-tarraka. Ik. tipili-tapala. 2. txikili-txakala. (c). Sexu-jolasean, txortan. Neska-mutillak ohe baten, aiton-amonak beste baten, txikili-txakala egiten. (Kanta zahar zatia).
txikimen, txikimena. izena. "Apurtzea, suntsitzea. (Lar Antz). Emen daon txikimenak eztauka akaberaik." (Lar Antz).
txíkita, txíkitia. (c). izena. Balio gutxiko txanpona. Chiquita. Ez zostan txikitaik pe emon./ Txikita bategatik saldukosk.
Forma mugatuan ez da entzuten. Ik. xémeiko.
txikíteo, txikíteua. (a). izena. Tabernaz taberna txikitoak hartzen ibiltzeko ohitura. Chiquiteo. Ari txikiteua kendu ezkero akabo.
txikitéro, txikiterúa. (b). izena. Txikiteo zalea. Poteador, chiquitero. Txikitero amorratua da Bandako diretoria.
txíkito, txíkitua. (b). izena. Baso laurden ardo. Chiquito de vino. Eguardiro jote jittuk dozena bat txikito. TXIKITUA JO, sarri.
txikittu. 1. txikittu. (b). du aditza. Xehetu, puskatu. Romper, despedazar. Baloiakin eskaparate kristala txikittu giñuan.
2. txikittu. (b). da aditza. Txiki bihurtu. Empequeñecer. Jostunak txikittu ein ddosta prakak.
txikote, txikotía. (d). izena. TXIKOTA. Ganaduak ostikoka egin ez zezan hanka lotzeko erabiltzen zen tresna. Uztau bat bere ziriarekin. Txikotía esaten jakon, ganauai ankia jaso, ola sartzen jakon, da amen ziri bat, aurreko ankia doblauta, ostikaka eiñ eztaixen. Txikotía esaten jakuan ari. Ganauai doblatzen jakon ola, ta aro ori sartzen zan; emen ziri bat. Orduan ezin zeban zuzendu, eziñ apoiau lurrian. Eta ari txikotía. Don
Ez dakit TXIKOTE ala TXIKOTA den.