Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txibato
txikupleittu
txikupleittu. TXIKÚFLAITTU. 1. txikúpleittu, txikúpleittuak. (d). izena. Eztabaida, ika-mika. An ebitzen Miren eta Pello berotuta txikopleittu batian./ Joan zaittezte bixkor itturrira, ainbeste txikuflaittu barik. Gure amak dio aita-jaunak esaten ziela, anai-arrebak uretara zein joan eztabaidan zebiltzanean. Bigarren osagaia "-pleitu" hitza izan daiteke. 2. txikúpleittu, txikúpleittuak. (d). Perifollo? Jesus... eskuz inddakua izango da. Makiña bat txikuflaittu badau beintzet. Gure amari behin entzuna, kolore eta dibuju askoko jertse batez.
txíldor, txildórra. (c). izena. TXELDOR, TXINDOR, TXINTXOR. Begi ondoan sortzen den garautxoa.   Orzuelo. Begixan sarri izate zeban txildorra mutikotan.
txíle, txília. (d). izena. TXILLA. Listón delgado que se clava antes de aplicar el yeso del cielo raso. Suelorrasua ipintzeko lelengo txiliak joste zien./ Txillia esaten zana len suelo rasua-eta eitteko. Oiñ eskaiolia dana ibiltzen da, baiña len dana egurra, txillia. Sebas. Txileen artean zentimetro bateko bitartea uzten da, igeltsua bertan oratuta gera dadin. Bestelakoei, ezkinetan eta ipintzen direnei, listoe. Ik. listura.
txilibittero, txilibitterua. adjektiboa. (Antzuola) "Pertsona arina, txoriburua, seriotasun gutxikoa. Makiña bat txilibitero dao erri onetan." (Lar Antz). Sin. frantxuleta, txilibitu (Lar Antz). Sin. kaskáriñ, txóliñ.
txilíbittu. TXILIBITU. 1. txilíbittu, txilíbittua. (c). izena. Flauta. Erregiak beiñ txilibittu txiki bat erregalau zosten. 2. txilíbittu, txilíbittua. (c). izena. Silbato. Arbitruai lokatzatan galdu jakuan txilibittua. Sin. txíflo, píto. 3. txilíbittu, txilíbittua. (c). izena. Zakila.   Pene. Zer eitten dozu txilibittua bistan. 4. txilíbittu, txilíbittua. (c). adjektiboa. Txorimaloa.   De poco seso. Arek edozer gauza, txilibittu samarra dok eta. Sin. fláuta.