txíkili-txákala
txíkili-txákala. 1. txikili-txakala. (c). onomatopeia. Poliki, baina seguru; zaharren moduan edo (ibili). An ibiltzen da etxe inguruan txikili-txakala, ortuko lantxuak eiñ, arrautzak batu, eta ola. dilín-dalán. (c). onomatopeia. TILIN-TALAN. Intxarri, txilin edo kanpai hotsaren onomatopeia. Abadia ta monagillua badoiaz dilin-dalan konjurua eittera. tirriki-tarraka. Ik. tipili-tapala. 2. txikili-txakala. (c). Sexu-jolasean, txortan. Neska-mutillak ohe baten, aiton-amonak beste baten, txikili-txakala egiten. (Kanta zahar zatia).