Hiztegia
txépel. 1. txepel, txepéla. (a). adjektiboa. Ganora gutxikoa. De poco fuste, bobo, -a. Eziozu kasoik eiñ, txepel utsa da ta. Emakumeez, batik bat.
2. txepel, txepéla. (c). adjektiboa. Epela, beroa edo hotza egon beharreko edari bat. Ardoa edo beste edari bat makaldu edo eskastu denean ere esaten da txepela dagoela.
3. txepel, txepéla. (c). adjektiboa. Gatzik gabea. Janariaz, adibidez. Soso, insípido. Txepela dagola aura, gatzik eztaukala. Don. Ik. sóso.
txepéldu. 1. txepéldu. (b). da-du aditza. Txepel bihurtu. Volver(se) necio, -a. Ziero txepelduta ikusten dot aspaldixan dendari ori.
2. txepéldu. (b). da aditza. Bero edo hotz egon beharreko edaria epeldu. Eraizu ori ziero txepeldu baiño len. Ik. txepel.
txepelkeríxa, txepelkerixía. (b). izena. EPELKERÍXA. Necedad. Oin be txepelkerixan batekin etorriko jaku.
EPELKERÍXA (leunagoa).
txépetx, txepétxa. (b). izena. troglodytes troglodytes. Chochín. Txepetxa ei da emengo txoririk txikiña.
txertáka, txertakía. (d). izena. Gaztaina mota bat; txertatu gabea, agi denez. Baliteke beste txertatu gabeko fruta-arbolez ere erabiltzea. Ik. gaztáiña.
1. txibato, txibatua. izena. clitopilus prunulus. Perretxikoa. "Molinera. Txibatua esaten jetsagu onguak nun dagozen esaten dabelako, txibatuan atzetik beti ongua agertzen dalako inguru berian. " (SB Eibetno).
txibato. 1. txibato, txibatua. izena. clitopilus prunulus. Perretxikoa. "Molinera. Txibatua esaten jetsagu onguak nun dagozen esaten dabelako, txibatuan atzetik beti ongua agertzen dalako inguru berian. " (SB Eibetno).
2. txíbato, txíbatua. izena. Salataria. Chivato
txibixa, txibixia. izena. (Eibar) TXIBI, -XA. "Chipirón. Hiztunen arabera, amaierako /a/ berezkua da edo ez." (SB Eibetno). Sin. txipiroe, -i.
txídar, txidárra. (c). izena. . vicia sativa. Veza, arveja. Hosto ugariko landare honek lore bioletak eta lekatxoak ditu. Soroan erein izan da ganajatekotzat ebakitzeko. Gure informante batek TXIDAR TXIKIxa,TXIDAR AUNDIxa eta TXIDAR GAIZTUa bereizten ditu.
txíflo, txíflua. (c). izena. Silbato. Lizarrakin eitten genduan guk txiflua, lizar madalaz.
Ik. píto, txilíbittu, txístu.
txíki. (Leintz) TXIKIÑ (OÑ., LEIN.). 1. txiki, txikíxa. (a). adjektiboa. TXIKIÑA, -E (OÑ., LEIN.). Pequeño, -a.
txiki-txiki eiñ. (c). esapidea. Triturar, despedazar. Liburua galtzen bostak txiki-txiki eingo aut. Amenazu gisa erabilia.
txikíttan. (a). adberbioa. Umetan. En la infancia. Diabru galanta intzan i txikittan. Asko erabilia.
txikittatik artu. (c). esapidea. Umetatik hasi trebatzen. Dantzari ona izateko txikitatik artu bia da personia./ Txikitatik artzeittue Bergan igerilarixak.
2. txiki. posposizioa. Zenbait santu izenen atzean jarrita, herri edo auzo festa baten hurrengo eguna. San Paulo-txiki, San Roke-txiki, etab. Meza, salda, eta antzina zenbait lekutan erromeria ere egin ohi zen festa biharamunean. San Paulo-txiki egunez izan zan edurte aundi aura.
txiki-txaka. onomatopeia. (Eibar) TIKI-TAKA. "Pelotan egin, indar barik, suabe. Txiki-txaka esaten da iñoiz, hola pelotan-edo umien moduan dabizenian." (SB Eibetno)
txikí! txikí! txikí!. (d). interjekzioa. Grito para llamar a los cerdos. Baldia jo ta, “txikí! txikí! txikí!... Oixe esaten jakon, bai. Don.
txikikeríxa, txikikerixía. (b). izena. Huskeria. Pequeñez. Erostekotan Audi bat; ez gaittuk txikikeritxetan ibiliko.
Sin. uskeríxa.
txíkili-txákala. 1. txikili-txakala. (c). onomatopeia. Poliki, baina seguru; zaharren moduan edo (ibili). An ibiltzen da etxe inguruan txikili-txakala, ortuko lantxuak eiñ, arrautzak batu, eta ola. dilín-dalán. (c). onomatopeia. TILIN-TALAN. Intxarri, txilin edo kanpai hotsaren onomatopeia. Abadia ta monagillua badoiaz dilin-dalan konjurua eittera. tirriki-tarraka. Ik. tipili-tapala. 2. txikili-txakala. (c). Sexu-jolasean, txortan. Neska-mutillak ohe baten, aiton-amonak beste baten, txikili-txakala egiten. (Kanta zahar zatia).