Hiztegia
tripa-órru, tripa-órruak. (d). izena. Gose denean tripak ateratzen dituen hotsak. "Rugidos" de estómago ocasionados por el hambre. Uste dot eskola guztian entzuten ziela nere tripa-orruak. Ik. tripa-zórri.
tripáundi, tripáundixa. (b). adjektiboa. Tripa handia duena. Barrigón, -a. Tripaundi bat da diretoria.
tripa-zórri, tripa-zórrixak. (c). izena. Gose denean tripan sentitzen diren kili-kiliak. Lit.: "piojo de vientre". Bueno, tripa-zorrixak asi jatazek eta obe juau bazkaltzera joatia. TRIPA ZORRIXAK ASI, EUKI, SENTIDU... Ik. tripa-órru.
trípetako, trípetakua. (c). izena. Tripetako gaitza, beherakoa. Diarrea. Aste osuan tripetakuakin nabill. Tripetakuakin ibilli, batik bat. TRIPETATIK gaizki IBILLI: beherakoarekin ibili.
Ik. beráko.
triponéro, triponerúa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Tripazaia. Amante del buen comer. Zuen aittajuna triponero majua zuan. Sin. tripóso, -a.
tripóntzi, tripóntzixa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Glotón, -a. I, tripontzi, laga bestiendako be zerbaitt.
Apelatibo gisa, batik bat. Ik. triponéro.
trípotx. 1. trípotx, trípotxak. (b). izena. Jaki ezaguna. Sangrecilla y tripas de cordero. Gozuak die tripotxak tortillan. Pluralean. Ik. frikátxa. 2. tripotx, tripotxa. izena. (adierazkorra.) Tripatxoa.
Zelako tripotxa bota dozun.
triska, triskia. (d). izena. TRIXKA. Botatako egurren adar ebatea, apainketa. Lenengo botatzen dozu, da geo arek apainddu ein biar, apainketia, trixkia. Jose. Sin. apainketa.
trískantza, trískantzia. (c). izena. Destrozo, escabechina. Beixak ortuan sartu ta egundoko triskantzia ein ddabe. Sin. triskazíño.
triskau. (d). aditza. TRIXKAU. Botatako egurrari adaxkak kendu. Egurra bota eitte giñuan guk lenengo, eta gero esate giñuan trixkau, “trixkau dittuu”, eta orduan ia aste zan batzia. Mateo. Sin. soilddu, apainddu.
triskazíño, triskaziñúa. (d). izena. Triskantza. Destrozo. Plazan jausi zan bonbiak triskaziño demasa ein zeban.
Sin. trískantza.
triskíllau. 1. triskíllau. (d). du aditza. Ilea zela-hala ebaki. Trasquilar. Triskillau, ebagi ero; illia triskillau. Klem.
triskillau bat emon. (d). esapidea. TRISKILLAU BAT ARTU. Nola-halako ile ebakialdi bat hartu edo eman. Guk noizian bein triskillau bat artu ezkero naikua izeten juau. 2. triskíllau. (d). du aditza. Apurtu, harriak uzta, adibidez. Destrozar, por ejemplo el pedrisco la cosecha. Arrixak jota triskillauta lagaittu artuak.
tríste. 1. triste. (a). adberbioa. Triste. Triste nago.
2. triste, tristía. (a). adjektiboa. Triste. Egualdi tristia dago.
tristetu. (a). aditza. Triste jarri edo triste bihurtu. Asko tristetu giñan zu ola ikusitta./ Aspaldixan mutil ori tristetu ein da.
tristúra, tristuría. (b). izena. Tristeza, melancolía. Etxe arek tristuria emuten dost. Ik. barrúko tristúra.
triúnfo. 1. triúnfo, triúnfua. (b). izena. Triunfo. 2. triúnfo, triúnfua. (b). izena. El triunfo, en los naipes. Ik. árrasto.
tróbalko, tróbalkua. (d). izena. Oihal dotore baten izena. Zeuan orduan tela bat, batak eta arekin eitten zian, dotore jaztekua, trobalko, oso tela politta zan. Perkala lakotxia, baiña dibujo polittak zeuzkan, estanpaua, txikixa, aundixa, kolore danak, kuadruak pe bai. Maria.
trója, trojía. (d). izena. Gari-kutxa handia, leku baten fijo ezarrita dagoena. Arca fija grande donde se guardaba el trigo. Trojia izeten da leku baten fijo eindda; olakin fijua, ikaraik eraitteke, bere apartamentuekin, bi ero irukuak o, segun. Da kutxak perriz, ba kutxa bat gaur amen eukikozu ta biar an. Batai kutxia esate jakon da bestiai trojia. Jeneralian trojak aundixauak zien. Gurian iruko zer bat zan, iru apartamentuko bat eindda, eta bakoitzak ogeiña anea zeuzkan. Eta kutxak pa amar anea, zortzi...; amalaukua aundixa izeten zuan. Don. Agarreko garaixari, horreo famatuari, Agarrekoek trojia deitzen zioten lehenago, ziurrenik bertan troja bat zegoelako.
Ik. arka, gárai, gari-kútxa. Gari ona trojatik saltzen da. esaera. "Gauza bat ona bada, ez dago asko erakutsi beharrik..." (Lar Antz) Urdaixa kakuan gora eta garixa trojan bera. esaera. "Neguan baserrian gertatzen zena: urdaia eta garia gastatuz joaten zirela neguak aurrera egin ahala." (Lar Antz).