Hiztegia
tránpa. 1. tránpa, tránpia. (a). izena. Trampa, engaño. Ezizu tranpaik eiñ.
tránpetan arrapau. (b). esapidea. Coger haciendo trampas. Diabruoi alakuoi; berriz be tranpetan arrapau aut. tránpetan ibilli. (a). aditza. Hacer trampas. Gure neskatillia tranpetan dabill. 2. tránpa, tránpia. (b). izena. Piztiak eta txoriak harrapatzeko tresna. Trampa, artefacto para coger pájaros y alimañas. Mutikotan tranpekin ibiltze giñan txorittan. Ik. arrátoi-tránpa, erbí-tránpa, sagú-tranpa, satór-tránpa, txorí-tránpa, zépo. 3. tránpa, tránpia. (b). izena. Goiko pisutik behekora gauzak botatzeko zuloa. Trampilla, agujero utilizado normalmente para echar heno, helecho, etc. al piso inferior. Tranpatik bera jausi nitzan bedarrondo ta guzti.
tránsittu, -o, tránsittua. (c). izena. TRANTZITTU, -O. Etxeko pasabidea. Zenbait etxetan logela partean dagoenari esaten zaio, beste batzuetan behien askaurrekoari. Pasillo. Gure aittajunak transittua esate zotsan goiko pasilluai.
Ik. kárrajo, -u, pásillo.
trántze, trántzia. (c). izena. Trance. Ez giñuan trantze ederra pasau karteria arrapau zoskuenian./ Trantze txar bat pasatzen dabill.
trápu. 1. trapu, trapúa. (a). izena. Trapo.
trapu samarra izan. (c). esapidea. Ijitoa, tranposo samarra izan. Ez ari sartu negoziotan orrekin, trapu samarra dok eta.
2. trapu, trapúa. (d). izena. Abarkak janzteko, oinak batuaz galtza modura erabiltzen ziren oihal karratuak. Bestela trapuak izete zien. Lau kuadroko trapu bat izete zan, da aura ipini kurioso, galtza moduko posturan. Mart.
Sin. txapiño.
trápuzar, trápuzarra. (b). izena. Trapo viejo. Trapuzarrak batzen asi tta oiñ aberastuta dago.
trápuzar batzéille, trápuzar batzeillía. (c). Trapuzarrak biltzera dedikatzen dena. Etxeik etxe ibiltze zan trapuzar batzeillia.
trápuzarrak etára. (c). esapidea. Istilu edo arazo zaharrak berpiztu. Asarretu ta trapuzar guztiak etara zotsen alkarri.
trápuzarran moduan erabilli. (c). esapidea. Modu txarrean erabili. Beiñ zaartu ezkero trapuzarran moduan erabiltzen gaittue.
traska-traska. (d). Azala kentzearen onom. Ta trangak izeten zien, ola kanala daukan..., arekin artu ta traska-traska kentze jakon azala. Juana.
Ik. dra-dra-dra, tránga.
tráste. 1. tráste, trástia. (a). izena. Trasto. Eztakitt nun sartu ainbeste traste.
traste zar, traste zarra. izena. Trasto viejo. Traste zarrez beteta dauka etxia./ Antziñako traste zarrak gustatze jakoz. 2. tráste, trástia. (c). izena. Okerra, bihurra. Mutiko ori traste xamarra da./ Neskatilla ori traste majua da.
trátante. 1. trátante, trátantia. (b). izena. Tratante de ganado. Txutxurra da emen inguruko tratantia.
2. trátante, trátantia. (b). adjektiboa. Tranposo edo ijito samarra. Tratante majua eindda ago i. Ik. merketári.
trátu. 1. tratu, tratúa. (b). izena. Trato. Ze moduzko tratua emon dotsue Frantzia aldian?/ Tratu ona emon nere kotxiai.
trátu txar, trátu txárra(k). Maltrato.
Etxian tratu txarrak emote zotsen./ Basuan trongotan tratu txar asko artutakua da./ Oittuta dago tratu txarretara. Pluralean, batik bat. tratua artu. (c). esapidea. TRATUA EMON. Esaldi adierazkorretan, tratu txarra hartu edo eman (lanean, nekeagatik, esate baterako). Nik artu dot tratua kotxiai bultzaka.
2. tratu, tratúa. (b). izena. Harremana. Trato, relación. Traturako balio dau./ Tratu onekua da./ Nik eztaukat tratuik orrekin./ Tratuan oso andra korrientia da.
3. tratu, tratúa. (b). izena. Baserritarrak plazara salgai eramaten duena. El género que lleva el baserritarra a la plaza. Biarko tratua gertatzera noia./ Oso tratu ona eukitzen dau.
4. tratu, tratúa. (b). izena. Akordioa, salerosketakoa, batik bat. Trato, acuerdo, sobre todo comercial Tratua eindda gero atzeraka ein jostan./ Uste juat neska orrekin eztagola tratuik.
Ant. tratúa itxi. tratúa trátu. (c). esapidea. Behin tratu bat eginez gero bete egin behar dela adierazten duen esapidea. tratúan ibilli. (b). Salerosketa edo akordio tirabiran jardun. Denpora askuan tratuan ibilitta gero etzien konpondu.
tráuskill, trauskílla. (c). adjektiboa. TRAUKILL. Arlotea. Desarrapado, -a, de modales torpes. Zela izan leike ain trauskilla.