Hiztegia
tokámentu, tokámentuak. (d). izena. Dokumentuak; hitzak oker aditzeko erraztasuna duen zenbaitek erabilia. Documentos. Llamábanle así algunos por confusión y por ser la palabra castellana que les sonaba más parecida. Maltzako Klementak esana zesteroaren hitzak ekarriz; "anderiñia" andena da, hau ere zesteroak asmatua. Antzerakoa gertatzen da beste zenbait hitzekin: alikante, antomoill, dronillo, barbantzu, kalamonika...
tokatorreka. (d). adberbioa. TOKOTORREKA (ANTZ.). Ume jolasa. "Toca y corre"tik dator hori, tokotorre./ Tokotorreka aurreko pala bixak apurtu nittuan. Ik. mórroka.
tokáu. (a). da-zaio aditza. Tocar, corresponder. Zeiñi tokatze jako fregaua eittia? Bestalde, Ari tokau eitte jako esan ohi da, batzuetan ironiaz, honako honetan bezela: Gizon aberats batekin ezkondu ei zan Eibarko neska bat, eta andik puntuko joan ei jakon amai negarrez, gizonorrek keridia zeukala ta. Amorrek esan ei zotsan: "Badakizu ba, ari tokau eitte jako ta".
bai tokáu be astuái pólaiñak. esapidea. BAI TOKÁU BE ASTUÁI KÓNFITTAK. Dagokiona baino jazkera dotoreagoa eramateagatik edo halako gauzengatik norbaitez adar-soinuan esan ohi den esapidea.
tókatzeko be aundixá izan. (c). esapidea. BAI TOKAU BE. Ezusteko txarra edo zelebrea gertatu.
tokera. (Eibar) "Juego de dinero que se hacía con monedas de cobre. El que más cerca de la pared o de un cuchillo clavado en el suelo dejaba la moneda se llevaba el resto." (SB Eibetno). Ik. doke joku.
tóketa, tóketia. (d). izena. Musika pieza. Eta gero Bidekutzian bi, toketak esaten gontsan, bi pieza, toketak zien orduan. Sot. (AA BergEus, 334. o.).
Erdarazko "
tókilla, tókillia. (b). izena. Toquilla, chal. Gero asi zien tokilla batzuk; aura abrigo aundixa izete zan, tokillia, gerriraiñoko zera. Aniz.
tokillo, tokillua. izena. (Antzuola) "Ganbara bazterrean egoten zen toki itxia; bertan txitak ateratzen ziren edo mizpirak gordetzen ziren. Erautzan txorixuak tokilluan eote zien." (Lar Antz)
Etim.: toki+illun. Bada Oñatin Tokillo izeneko baserria.
tolósa bába, tolósa babía. (b). izena. . Babarrun gorria, batzuentzat, "pinttana" beste batzuentzat. Sin. tolósana. Ik. baba.
tolóstu. (b). TOLÓSTAU, TOLÉSTAU. 1. tolóstu, tolóstau, toléstau. (c). du aditza. Tolestu. Plegar, doblar. Prakak kendutakuan, tolostu ta armaixora.
2. tolóstu, tolóstau, toléstau. (c). du aditza. Txukun eta hutsarterik gabe jarri bata bestearen gainean, gehiago kabitu dadin. Apilar Bandixuan sartzen dou, da gero tolostau. Don.
tolostúra. 1. tolostura, tolosturía. (c). izena. Pliegue o marca de doblado de una ropa. Tolosturatik ero joskuratik apurtzen die frakak.
2. tolostura, tolosturía. (c). izena. Gauzak bata bestearen gainean hutsarterik gabe jartzea. Apilamiento.
Tolosturía lapúrra dala. (d). esaera. Gauzak tolostutakoan gutxitu egiten direla dirudiela. tolosturán ipini. (c). esapidea. Tolostuta jarri. Ta gero aura lixibia jabondu, tolosturan ipini eta sutako autsakin egosi.
tóma. 1. toma!. (c). interjekzioa. TÓMAKÍ. Txakurrari hurbildu dadin esaten zaion hitza. Palabra con la que se llama al perro. Toma txitxi...! Etorri bia danian noberagana. Klem. Don.k berriz dio T 2. tóma eiñ. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Premina denean kasorik egin ez. Desentenderse. Tio aberatsa jeuken, baiña eske joan jakuenian toma ein jotsen./ Abadiak pe, erei dirua eskatu ezkero, toma. Toma, beso-imintzio adierazkor batez laguntzen da inoiz, izurrairen (jódete) berdina.
tómate. 1. tómate, tómatia. (a). izena. . solanum esculentum. Tomate. 2. tómate, tómatia. (d). izena. Antzinako karta-jokoa. Kulapea, Don.ren ustez.
tóngo, tóngua. (b). izena. Tongo. Bista-bistako tongua egon zuan atzo Atotxan. tongo eiñ. (b). aditza. Hacer tongo. Polipasok tongo ein zebala aixkol-jokuan entzun zan. Sin. irutxur egin.