Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
tokámen
tongo eiñ
tongo eiñ. (b). aditza. Hacer tongo. Polipasok tongo ein zebala aixkol-jokuan entzun zan. Sin. irutxur egin.
tongolári, tongolaríxa. (c). izena. TONGÍSTA. Tongo egin zalea.
tontámentian. (b). adberbioa. (lagunartekoa.) Tontamente. Tontamentian asi nitzan zigarruai tirakara batzuk eitten da gero ziero biziau. Sin. tonto abarrian.
tonto, -a, tóntua, -ia. (a). adjektiboa. Tonto, -a. Tonto-faltia dago. esaera. TONTO-FALTIA DATOR. TONTO-FALTIA dagola edo datorrela esan ohi da, umorez; honekin adierazi nahi da tontoak beharrezkoak direla, bestelakoak ondo bizi daitezen. jatok demasa. Emen sekulako problemia etorri biok laster: tonto-faltia jatok demasa. Tontua izeteko eztao estudixau biarrik. esaera. (Lar Antz). tonto abarrian. (c). esapidea. Tontamente. Tontoabarrian asi ginuztan alkarri adarra joten eta azkenian asarretu. Ik. abarrian, tontámentian. tonto-plantak egin. (b). esapidea. Tonto-itxurak egin. Ezik tonto-plantaik ein, bajakixat eta nun gorde doken nere erlojua. Sin. tontoburu egin (Aram.). tontó-usaiñak kendu. (b). esapidea. TONTÓ-USAIÑAK JOAN. Quitar o írsele la tontería a alguien. Ikusikok, soldauxkara joate aizenian an kendukoske tonto-usaiñok. Ik. zoró-úsaiñ.
tontóarro, tontóarrua. (b). adjektiboa. Tontoa eta harroa aldi berean.   Tonto y arrogante. Kazari ori tontoarro majua dok./ Petrikillo, Sakabitxa, Trukuman ta arek zittuan medikuak, arek, eta ez beste tontoarro onek. (SM Zirik).