Hiztegia
légo, légua. (b). izena. Fraile lego. Alargundu zanian Arantzazura joan zan lego./ Leguak ibiltzen zien eskian. Leguak eta mezakuak bereizten dira ordena gehienetan.
Ik. mezáko.
légua, légua. (d). izena. Antzinako distantzia neurria. Legua. Kastilla aldetik etorrittako señoritak, sonbrero ta guzti, ezta? da leguara ezaun izete eben etziena zerekuak. Aniz./ Leguak eta esan eitten zien, baiña zenbat danik eztakit nik, legua bat eztakit zenbat dan. Don.
leídu. (a). du aditza. Leer. Leitzen oso erreza jarri nitzen ni. Oso leitze erreza ta...
Esan léi-du edo le-í-du. Bitxia da Juana Joxeparen esaldia Ik. irakúrri.
leikien, leikiena. (b). izena. LEIKEN, -A. Litekeena, lezakeena. Posible. Eztot ezetzik esaten; leikiena da ori be./ Nagi utsa da; leiken erdirik pe eztau eitten.
Leintz. izena. Debagoieneko eskualdea. (Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate).
Bergara aldean ez da hitza ia erabiltzen.
leiztar, léiztarra. (c). izena. (Oñati) Leintz eskualdekoa. "Leiztarrak: los del Valle de Leniz." (Izag Oñ)
leiztarkerixa, leiztarkerixia. (d). izena. (Oñati) "Leiztarkerixia da ori: se dice cuando se habla en Oñate a la manera de Leniz." (Izag Oñ).
léka. komentario 1 1. leka, lekía. (a). izena. Babaparrakoaren fruitua. Vaina, judía verde. Aurten karu dabill lekía. Baina ere entzun daiteke. Ik. babáparrako. 2. leka, lekía. (b). izena. Vaina, cápsula de legumbres. Idarrak leka gutxi dauka aurten. Baba-leka, idar-leka, etab. Sin. zerúka. an be bábak lekátik. (d). esapidea. "Han be be txakurrak ortosik"en gisakoa. —Ze moduz Alemanian? —An be babak lekatik. 3. leka, lekia. izena. (Antzuola, Aramaio) Mozkorra. Orrek dauka lekia orrek. (Lar Antz).
lekaixári, lekaixaríxa. (d). izena. Irrintzilaria. Dana lekaixua; lekaixari edarrak zien, bai Olabarriko Jose Leonen aitta be. Hil.
lékaixo, lékaixua. (c). izena. Irrintzia; pertsonarena bakarrik. Lekaixoka jatxi giñan San Marzialdik./ Aber zeiñek itten daben lekaixo luziaua. LEKAIXUA EI komentario 1
leká-pátata, leká-pátatak. (a). izena. Plato de judías verdes con patatas. Leka-patatak jan ezkero bazkaixa eindda.
léku, lékua. (a). izena. Tokia. Lugar. (ondorengoak ere egiten dira toki-rekin). Sin. tóki. -en lékuan. (b). juntagailua. -en ordez.
Kabiarran lekuan angulak egon izan balie etzan asko sobrauko. leku ederrían ere bai. LEKU EDERRÍAN. LEKU EDERRÍAN ere bai.
léku eiñ. (b). aditza. Hacer sitio. Leku eidazue, neu be zuekin nator da.
Baita leku batean, lantoki batean, adibidez, sustraitu. Ori errekauak eitten asi zan da ikusi; bera da aintzen dabena. Laster ein ddau leku. lekutáko, lekutakúa. (b). izenlaguna. De cuán lejos. Holandako letxugak? Jesus, lekutakuak./ Lekutako kontuekin zatoz oiñ.
lekútan. (b). adberbioa. (adierazkorra.) Zein urrun. Cuán lejos. Aspirinia bia dozula? Lekutan dago farmazia.
(Adierazkorra, ondorengo guztiak bezala). LEKU EDERRÍAN ere bai. lekutára. (b). adberbioa. A cuán lejos. Almeriara? Lekutara eruan bia zaittue soldau./ Lekutara datoz diru-eske.
lekutáraiño. (b). adberbioa. Hasta cuán lejos. Lekutaraiño aillegau zien urak.
lekutátik. (b). adberbioa. Desde cuán lejos. Lekutatik etortzen da jentia UNEDera.
lelatu. komentario 1 1. lelatu. (b). da aditza. Lelo bihurtu (emak.). Lelatuta dago gure neskatila au. Ik. lelótu. 2. lelatu. (b). da aditza. Gehiegi beratutako bakailauaz lelatu egin dela esan izan da.