Hiztegia
lera-zapata, lera-zapatia. (d). izena. Lera-bantzuek azpian duten egurra edo burdina, zeinen gainean egiten duen tarras. Orrek lera-zapatak. Don.
lérden. 1. lerden, lerdéna. (d). adjektiboa. Zuzena izanik, luzetasun edo mehetasun egokia edo dotorea duena." (Hauta-lanerako Euskal Hiztegia. I. Sarasola). -Lerdena, fuertia danian ero, nik uste dot, sasoikua ero. Gure amak txikitan entzuten zuen. Berak ez du erabili izan eta aspaldian entzun ere ez. Zerden, ostera, freskoago du. Ik. zérden. 2. lerden, lerdena. adjektiboa. "Txepela. Normalean emakumearengatik esaten da." (Lar Antz).
letaiñía. 1. letaiñía. (c). izena. Letanía Letanía. San Martzialera, goizian letaiñia egoten zan seitterdittan, da bastante jente joaten zan. Eta letaiñiakin igo, an mezia entzun da gero txokolatia. Sot. (AA BergEus, 334. o.).
Famatua da San Martzial egunez Santamaiñatik igotzen dena. 2. letaiñía. (d). izena. LETAIÑIA . Birao sorta. Sarta de maldiciones. Beixak ankia zapaldu ero, ta arek jabillan letaiñia./ Bai, enterau danian letaiñia edarra esan dau. LETAI
letxáda, letxadía. (c). izena. LETXARA. Karez eta urez egiten den nahastea, etxe-paretak zuritzeko eta erabiltzen dena. Lechada. Iru baldekara letxada biako die etxeaurria zuritzeko.
Sin. kare-letxáda.
1. letxe, létxia. (b). Genioa, bizitasuna. Arek jaukak letxia! Danak aidian ibiltzen jittuk. LETXE TXAR, letxe txarra. Mala leche. Ik. maláletxe.
letxuga-kanpae, letxuga-kanpaia. izena. (Antzuola) "Santikutz egunetik (maiatzak 3) Santikutz egunera (irailaren 14) eguerdian jotzen zen kanpaia. Gero urrongo udatzenian, setienbrian amalautik urrongo maietzeko Santikutzak arte, maiatzan irurarte, iru iruko: daun, daun, daun... Eguardixan ori, e! Da udaberrikuai esate jakon letxuga-kanpaia. Orduan etzan letxugia noiznai jaten.
léun, léuna. LÉGUN. L Ant. léun, léun. 2. léun, léuna. (c). adjektiboa. De trato suave y dulce. Andereño aura leun askua da umiekin.
léundu. (b). da-du aditza. LEGÚNDU. Alisar(se), suavizar(se). Artuizu ezti puxkat eztarri ori leuntzeko./ Limiakin leundu neban eskulekua. Azen.: leúndu ere bai. Ant. láztu. Ik. lakártu, lisotu.
leunkeríxa, leunkerixía. (d). izena. Zurikeria. Lisonja, adulación. Leunkerixia? Ba baten bat engañatzia nai danian ero. Klem./ Zelako leunkerixak eitten dotsala amandriai.
leuntzaille. (Eibar) 1. leuntzaille, leuntzaillia. izena. (Eibar) "Pulidor. Piezak leuntzeko eginbiharra daukan bihargiña." (SB Eibetno). 2. leuntzaille, leuntzaillia. izena. (Eibar) Engrasador.
lez. (c). juntagailua. (Ubera) LETZ. Legez, bezala, moduan. Como. Erregian lez bizi aiz./ Tontuan lez engaiñau gaittue.
ZEREN LEZ. Baita ZENBAT LEZ, honelakoetan: Zenbat letz etxoin biot?/ Ordu bete lez egon giñan zaiñ. Ez da oso erabilia; mendebal aldera gehiago. komentario 1 Ik. modúan. létxe. (c). juntagailua. Legetxe, bezelaxe. Etxia laga giñuan letxe topau dou. LEZ indartuta. Gehiago entzuten da. Sin. bezélaxe.
léza, lezía. (b). izena. Sima. Akaautako animalixak lezara botatzen zien./ Lezak tapau arren berriz eitten die. Goitik beherakoa da leza, zeharretarakoa kueba.