Hiztegia
tía, tía. (a). izena. Tía. Zer esan dotsu tiak?/ Gure Eibarko tiak (plurala) asko nai doskue.
Ik. izéko, tío.
tíjera. 1. tíjera, tíjeria. (d). izena. Etxegintzan, gailur-egurra eta goi-hagak eusteko erabiltzen den triangelu formako egitura. Tijeran montauta egoten dok egurra tiriai eusteko, ta tijeria, guk oixe esateotsau. Don. Tijeraren zapatari alboetan hagin bana ateratzen zaio, tijerak alde banatara dituen tijera-besoak kateatuta gera daitezen.
tijera-beso, tijera-besúa. (d). izena. Tijeraren egitura sendotzeko erabiltzen den habea. Gero besuak ifintze jakoz, ueko aundixak beera eiñ ezteixan. Sebas. Besoak ez dira tijeraren zapata gainean ipintzen, tijera-postean egindako kaxetan sartzen dira.
tijera-poste, tíjera-póstia. (d). izena. Tijerak erdian duen zutikoa. Goian bi hagin izaten ditu tijera-besoekin bat egiteko.
tijera-zapata, tíjera zapatía. (c). izena. Tijeraren azpiko egurra. Ori tijerian zapatia. Sebas.
2. tíjera, tíjeria. (b). izena. Oholak zutinik ipintzeko era, euriak garbi ditzan. Oholak elkarren kontra jartzen dira angelu txiki batekin, hartzen duten ura erraz bota dezaten. Ba lenengo euki biar izaten ziñuan tijera ero esateakon; ola ipini bata bestiai zeian, da kanpuan garbittu eitten zan egurra. Martin.
tíjeran ipini. (c). aditza. Goian aipatutako eran ipini. Zuk aura ein biozu ebai, da tijeran ifini biozu ola, tijeran; eurixa artu ta sikatzia komeni jako; zerrautsa garbittu ein biejako dana. Sebas.
tik. onomatopeia. "Bapatekotasuna eta bizkortasuna. Antzueluekin tik! urtetzen zeben. Tik!, amua kendu eta potera." (SB Eibetno).
tikili-tokolo. Ik. tipili-tapala. kili-kíli, kili-kilíxa. (b). izena. GILI-GILI. Cosquillas. Egundoko kili-kilixa dauka Milak.
kili-kíli eiñ. (a). dio aditza. Hacer cosquillas. Ezidazu kili-kilirik eiñ./ Ama, Peruk kili-kili eitten dost.
komentario 1 Ik. gilbéra.
tílo, -u, tílua. (b). izena. . TILLO. tilia platyphyllos. Ezkia. Tilo. Kerizpe ederra ematen duen arbola galanta. Tilo-lorak, zabaldu eta berehala sikatzea komeni da. Jakina denez, nerbioak sosegatzeko ez dago tila bezalakorik. Bihotzerrearentzat ere ona da.
tinko, tinkoa. izena. (Eibar) "Estaca, palo. Erromarak, itxitturak eta antzerakuak eusten dittuen egur zatixak; baitta ortuan landareri (tomatia, babak...) zuzen hazi deittian aldamenian ipintzen jakuezenak be." (SB Eibetno).
Ik. ésola, párra.
tintáu. (a). aditza. Tintar, teñir. Esku guztiak tintauta ekarrittu eskolatik. Bergaran oihala tintatu ohi da: Tintautako arixak ekartzen zian, baiña bestela, gero ankiña eitteko, azula eitteko, orrek danak arixa tintau barik, eta gero tintau. Josu.
tínte, tíntia. (a). izena. Tinte. Besteak beste, zenbait zuhaitzi sortzen zaiona. Beiñ gabonak ezketzio pasatze akon aitzari-txa, tintia formatze akue ipurdixan. Sebas.
Behin abenduko hilbehera pasatu ondoren tintea asko gehitzen zaio zuhaitzari; horregatik, siku dagoen bitartean, hau da, azaro eta abenduko ilbeheran, botatzea komeni da tinterik atera ez dakion.
tíña, tíñia. (d). izena. Lixibontzia, hala deitzen zitzaion etxe gehienetan. Tina de colada. Sukaldetan be leku askotan egote zuan tiñiandako lekua. Klem./ Erropia, berriz, lixibia; tiñia, tiñia aundixa, egurrezko tiñak..., beia estua ta gora zabala izetia, tiñia. Hil. Sin. errópa-bárrika. Ik. lixa-pótzu, lixíbontzi.
tío, tio. (a). izena. TIÓ-DÓMINGO. Osaba. Tiok bizikletia erosi dost. Berdin mugagabea zein mugatu singularra. Plurala: San Paulotan etortze zien Eibarko tiuak. Osaba edo izeba jakin bat aipatzerakoan honela: TI Ik. izéko, osaba, tía. tio ameriketatik etorri. (c). esapidea. (eufemismoa.) Hilekoa jaitsi. Billurtuta najaon, oin dala iru egun zonan etortzeko tio Ameriketatik, eta etxakiñat abioia galdu-ero.
tipíli-tápala. 1. tipíli-tápala, tipíli-tápalia. (d). adjektiboa. Pertsona motela berbetan, ibiltzen, etab. De poco garbo hablando, andando, etc. Tipili-tapalia..., motela; berbetan ero, ibiltzen ero. Tipirri-taparria: salerosia, eta bestia motela. Klem.
Ik. tipírri-táparra. 2. tipili-tapala. (c). onomatopeia. Ibillera motel eta baldar samarrez. Onomatopeya del caminar despacio y con cierta torpeza. An jetuan gizona tipili-tapala kamiñua betian. Sin. tikírri-tákarra. tirríki-tárraka, tikíli-tókolo, tipirri-taparra, tripili-tapala... Ik. txikili-txakala.
tipírri-tapárra. 1. tipírri-táparra, tipírri-táparria. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Ganora eta grazia andikoa; aldi berean berriketatsua ere bai. Persona salerosa. Ba bat ola salerosia danian ero, tipirri-taparria. Klem./ Eztau emoten, baiña tipirri-taparria da aura.
Emakumeez, batez ere. 2. tipirri-taparra. onomatopeia. Sugarren hotsa. 3. tipirri-taparra. (c). onomatopeia. TIPILI-TAPALA. Ibillera motel eta baldar samarren onomatopeia. Sin. tipili-tapala. 4. tipírri-táparra, tipírri-táparrak. (c). onomatopeia. Lehen goxoki saltzaileek erromerietan saltzen zituzten kartoian itsatsitako polbora bolatxoak, harrian igurtzi eta txinpartaka hasten zirenak. Voz onomatopeica que da nombre a unas bolitas de pólvora adheridas a un cartón que se vendían a los niños en la romerías. Montoyai (karameleroa) tipirri-taparrak erosi eta an ibiltze giñuztan atzapar guztiak erre biarrian.