Hiztegia
típo, típua. (b). izena. Tipo. Gaztelerazko zentzu guztietan, baina batez ere "harro", "lelo" esanahian. Ori dok tipua ori; ze uste jok pa, bera bakarrik bizi dala, ala?
tipóso, -a, tiposúa, -ía. (c). adjektiboa. Tiposo, -a, de buen porte. Gaztetan oso neska tiposia zan.
tíra. 1. tíra, tíria. (c). izena. Salgarritasuna. Gauza batek erraz saltzen denean "tira ona" daukala esan ohi da. Demanda, facilidad de venta de un producto. Gaur plazan lekiak eztau bape tiraik euki./ Reinetiak febrero aldera eukitzen dau tira onena.
TIRA AUNDIxa ere bai. 2. tíra, tíria. (c). izena. Itsaso edo errekak duen eramateko indarra. Se dice de la corriente de un rio o de la resaca del mar. Errekiak tira demasa dauka./ Saturraranen tiriak ixa eruan giñuzen.
3. tira. (c). Hainbestean ere, hainbestekoa ere. Bueno, aún. —Ze moduzkua zan pelikulia? —Tira; ikusi zeikien./ Eran barik dauanian, tira, baiña bestela ezin da aguentau. 4. tira!. (b). interjekzioa. Vamos!, por favor! venga ya! Tira gizon! umien aurrian ezta olakoik esaten./ —I, lagaidak milla duro. —Tira, tira! Eskatuixok amai.
5. tira ba!. (b). interjekzioa. Venga pues. Tira ba! Ordua da jaikitzeko./ —Noiz erosi biar dostazu fuboleko zapatak? —Tira ba! Artu bos milla pezeta ta erosi zeuk.
6. tira eiñ. (b). dio aditza. Tirar, estirar. Atiai tira eiñ zabaldu nai bozu. Ik. tirátu. tíraka. (a). adberbioa. Tira egiten. Praketatik tiraka daukat denpora guztia ume petral au./ Zetan zebitzen goizian kable orri tiraka?/ Etzaittut txori txikixei tiraka ikusi nai. NONDIK edo ZERI tiraka.