1. tíjera

© Jaione Isazelaia
1. tíjera, tíjeria. (d). izena. Etxegintzan, gailur-egurra eta goi-hagak eusteko erabiltzen den triangelu formako egitura. Tijeran montauta egoten dok egurra tiriai eusteko, ta tijeria, guk oixe esateotsau. Don. Tijeraren zapatari alboetan hagin bana ateratzen zaio, tijerak alde banatara dituen tijera-besoak kateatuta gera daitezen. tijera-beso, tijera-besúa. (d). izena. Tijeraren egitura sendotzeko erabiltzen den habea. Gero besuak ifintze jakoz, ueko aundixak beera eiñ ezteixan. Sebas. Besoak ez dira tijeraren zapata gainean ipintzen, tijera-postean egindako kaxetan sartzen dira. tijera-poste, tíjera-póstia. (d). izena. Tijerak erdian duen zutikoa. Goian bi hagin izaten ditu tijera-besoekin bat egiteko. tijera-zapata, tíjera zapatía. (c). izena. Tijeraren azpiko egurra. Ori tijerian zapatia. Sebas.