Hiztegia
soziedáde, soziedadía. (a). izena. Sociedad gastronómica. Afarixa daukau soziedadian./ Bergan ogetaka soziedade dago.
su, sua. (a). izena. Fuego. Gustora gare suai begira.
su bízi, su bizíxa. (c). izena. Fuego vivo. Ez euki babak su bizixan. Ik. brébe. su eiñ. 1. su eiñ. (b). du aditza. Prender. Bustittako egurrak nekez eitten dau su.
2. su eiñ. (c). aditza. Disparar. Fusillakin su ein zeban illunetan. su mótel, su motéla. (c). izena. Fuego lento. Su motelegixan prejidu dot arrautzia. Baita su bajugixan...
su-ill, su-illa. (c). izena. Garrik botatzen ez duen sua, su motela. Su-illa esate xako, su-illa, ainporrak eitten daben garrik baeko su ori, ezta ixaten karobixandako, gora aillegau bia dau ta. Andres.
sua eiñ. (a). du aditza. SU EIÑ. Hacer un fuego. Lenengo armozau ta gero sua egin.
SUA PIZTU, SUA EMENDAU, SU edo SUA ARTU, SU edo SUA EMON, eta abar. suak eta garrak artuta. (c). esapidea. Oso haserre. Suak eta garrak artuta dago autua maillatu dotselako. Ik. txítxi baiño asarríao. sutan jarri. (c). esapidea. Oso haserretu.
su-ari, su-arixa. "Cinta de marcar. Errautsakin illundutako, edo koloredun likiduakin bustittako harixa, egurra zuzen-zuzen markatzeko erabiltzen zana." (SB Eibetno).
suarka, suarkia. izena. "Escalón y espacio que rodea al fuego bajo.
Abarkak suarkan eukitzen doguz gurian." (SB Eibetno).
Súaro, Súarua. (b). izena. Bergarako eta inguruko herrietako baserritar askok osatzen duten suteen kontrako elkartea. Gaur ere bizi-bizirik dago. Hermandad rural contra incendios de nuestra zona. Biar da suaroko juntia./ Basarri geixenak dare suaruan.
Aseguru mota oso bitxia, aspalditik datorrena: Suaroan (agian maiuskulaz idatzi behar da, iz. pr. bezala sentitzen baita) sartuta dagoen baserritar bakoitzak, elkarteko baserri bat erretzen zenean, bost erralde haragiri dagokion dirua jarri behar zuen kaltetuari emateko. Erreketarik ezean, ez zuen inolako polizarik ordaintzen. Batzordea elkartekideen artean txandatuz joaten zen. Elkarteak jarraitzen du, nahiz eta arau batzuk aldatu eta eguneratu egin diren.
súarri. 1. súarri, súarrixa. (c). izena. Txiskero harria. Piedra de mechero. Suarrixa ba txiskeruandako; lenoko sokadun txiskero arei tta sua emoteko. Klem.
2. suarri, suárrixa. (c). izena. (Oñati, Osintxu) "El pedernal." (Izag Oñ).
suba, subía. (a). izena. SUGA. Sugea. Culebra. Zenbait suge mota: subaurdiña, subanabarra, subabeltza, subabiboria, uretako subia... subak be sustatzeko moduko soiñekua, etab. esapidea. Arropa gorria-edo, "nabarmenegia", sugeak ere izutu egiten dituena, nonbait. Kalian ikusi jonat pinttau-pinttau eginda, subak pe sustatzeko moduko soiñeko batekin.
Soinekoaz gain beste edozein prenda izan daiteke.
subábibora, subábiboria. (c). izena. SUGÁBIBORA. Sugegorria. Víbora. Subabiboria ei da benenosuena. Orain bibora entzuten da gehiago. Sin. subagórri.
sú-baju. 1. sú-baju, sú-bajua. (c). izena. Hogar, fuego bajo. Sin. beéko su. 2. sú-baju, sú-bajua. (c). izena. Su motela. Su-bajuan euki babak.
subalinddára. SUGALINDDARA. 1. subalinddara, subalinddaría. (a). izena. Lagartija. Katua edo txakurra oso argala eta eskasa dagoenean, honako esaldia entzuten da: Ondo eskasa dago ba gure katua; eztakitt subalindarak jaten ibili dan ala zer. Subalindarak jateak gaitz eginda esan nahiko du?
2. subalinddara, subalinddaría. (c). adjektiboa. Geldigorra, geldi egon ezin dena. Umeengatik, batik bat. Geldik egon ari, subalinddarioi.
subamáats, subamaátsa. (d). izena. Irustarbiak ematen duen mahats gorri itxurako fruitua. Ik. irústarbi.
subaperretxíku, subaperretxikúa. (c). izena. SUGAPERRETXIKU. Perretxiku ustez pozoitsuei deitu izan zaie. Llámase así a las setas presumiblemente venenosas. Ez ikutu, subaperretxikuak die ta.
Su-barri egun, Su-barri eguna. izen propioa. (Eibar) Zapatu Santu Eguna. Mezetan sua bedeinkatu eta mutikoek etxez etxe banatzen zuten. Sin. ixu-egun (Eib.). Ik. iéska, su-bedéinkatu.