Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
soziedáde
subartabúru
subartabúru, subartaburúa. (c). izena. . SUGARTABURU. arum italicum. Subartoa, erre belarra.   Aro, jaro. Ik. subárto.
© Jaione Isazelaia
subárto, subartúa. (b). izena. . arum italicum. Aro, jaro. Kalaren antzeko lora eta hostoak ditu, eta fruitua, berriz, artaburu ale-gorri pozoitsua, sugeen janaritzat eduki izan dena. Bronkiotarako, barrua garbitzeko eta baita ozpelak sendatzeko ere erabili izan da hostoa. Sin. suba bedar. Sin. erre bédar, subartabúru.
su-bedéinkatu, su-bedéinkatua. (c). izena. Ardagai sutua, Paskua egunean elizan urarekin batera bedeinkatu eta gero etxeko sutara botatzen dena, horrela sua urte guztirako bedeinkatzeko. Mutiko kuadrillak ibiltzen zien basarriz basarri su-bedeinkatua partitzen.
suberátu. 1. suberátu. (d). du aditza. Errementaritzan, lehenagotik ere forjatua dagoen altzairu zatia edo altzairuzko tresna sutegian berotu berriro forjatzeko.   Destemplar. Suberatu dok ba materiala gogorra baldin bada berotu tenplia kentzeko, suberatu. Jen. suberatua artu. esapidea. (Eibar) "Lotsaren eraginez gorri-gorri jarri. Guzurra atara detsanian, suberatu ederra artu dau. 2. suberatu. aditza. (Eibar) Recocer oro en el trefilado (damasquinado).