Súaro
Súaro, Súarua. (b). izena. Bergarako eta inguruko herrietako baserritar askok osatzen duten suteen kontrako elkartea. Gaur ere bizi-bizirik dago. Hermandad rural contra incendios de nuestra zona. Biar da suaroko juntia./ Basarri geixenak dare suaruan.
Aseguru mota oso bitxia, aspalditik datorrena: Suaroan (agian maiuskulaz idatzi behar da, iz. pr. bezala sentitzen baita) sartuta dagoen baserritar bakoitzak, elkarteko baserri bat erretzen zenean, bost erralde haragiri dagokion dirua jarri behar zuen kaltetuari emateko. Erreketarik ezean, ez zuen inolako polizarik ordaintzen. Batzordea elkartekideen artean txandatuz joaten zen. Elkarteak jarraitzen du, nahiz eta arau batzuk aldatu eta eguneratu egin diren.