Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sorgin-kóntu
sóso
sorgin-kóntu, sorgín-kóntua(k). izena. Sorginen ipuinak.   Cuentos o historias de brujas. Gure amandria zanak makiña bat sorgin-kontu kontatzen zoskun./ Nik eztakitt sorgin-kontuik.
© Jaione Isazelaia
sorgín-órrazi, sorgín-órrazixa. (c). izena. . dipsacus fullonum. Cardencha, dipsaco. Udan loratzen den landare luze hau lur buztintsuetan hazten da batik bat. Sikatutakoan itxura polita hartzen du loreak, eta apaingarri gisa ikus daiteke gure zenbait etxetan. Honen burua artilea orrazteko erabili izan da. Sin. astokárdu, kárdulatz. sorgin-orrazixa baiño latzagua. esapidea. (Eibar) Oso latza edo takarra. (AAG Eibes). Ik. sorgín-órrazi.
sórgiñ. 1. sorgiñ, sorgíña. (a). izena. Bruja. Dana sorgiña zan orduan. Personak zien, tontolapiko pilla bat. Da gero pistolia jarri zanian dana ziero amendau. Mertz./ Kanpazarko aitzian, uste dot antxe esaten jakola Sorginzulo oinddio be, kueba bat dagolako, aiz-zulo bati. Nik entzunda lenao ba sorgiñak goizian egunsentixan pasatzen da, “Nora?”, ta “Sorginzulora”. Don. Gure aita-zanari entzundako sorgin-kontu batek zera dio 1970 aldera jasotako apunte baten arabera: Sorgiñak beren jefiai ipurdian mun emoten ei zotsen. Beiñ sastria zan sorgin berri bati tokau ei jakon eta onek mun emuterakuan zast!, jostorratza sartu zotsan. Jefiak esan zeban: "—Sorgin berri, zorrotza daukak mutur ori". —"Bai, atzo zorroztu berri". 2. sorgiñ, sorgíña. (a). adjektiboa. Bruja, tramposa, mandona. Sorgiñ galanta eindda zare zu./ Bei sorgiñ orrekin ezin ddou burutu. Elektrizitateaz honakoa entzun izan dugu, entxufe, kable, kontaktu eta abarrekin burutu ezinik ibiltzean: Eletrizidadia sorgiña da gero! 3. sorgiñ, sorgíña. (c). adjektiboa. Se dice de las vacas aficionadas a escapar de los cercados. Ik. zorakari.
sorgiñari, sorgiñarixa. izena. "Baskulian tablia edertzeko egitten dan dibujuari deitzen jako sorgiñarixa." (SB Eibetno).
sorgiñorratz, sorgiñorratza. izena. (Eibar) aeschna cyanea. Libélula. Sin. sakáojos.
sorjete, sorjetia. (d). izena. Ehun-piezak elkartuz izarak egiteko erabiltzen zen joskura edo juntura berezia.   Puntada especial para hacer sábanas con las piezas de tela de lino. Enpalmau e, orillo bi eukitzen dau, ta areaz puntada fiñ-fiñ... zerien, sorjetian; gero ola zabaldu, ta etxako igarten. Juli.
sórki, sórkixa. (d). izena. SÓLKI. Buruan emakumeak eraman ohi zuten oihalezko bigungarria, edarra edo beste pisu batzuk eramateko.   Rodete. Sasoe baten edarria ta erabiltzeko azpixan erabiltzen zan zer bat, buruko sorkixa, bigungarri bat. Almoadilla bat, baiña izaten zuan erdixan zulua eta gero zatixekin ola (tirekin) josittako almoadilla bat. Klem./ Búrkua esate jakuan da sólkixa be bai. Borobill bat bigungarri buruan eruateko. Don. Sin. burúta, búrko. Ik. édarra. sorkixan moduan. (d). esapidea. Lotu-lotu eginda. Ume, sorkixan moruan jarri zaittue, lotu-lotu eindda. Goikoa umeari arropa gehiegi jartzen zaionean esaten da.
soro. Ik. soo.
sórta, sortía. (b). izena. TXORTA (GUTXIAGO ERABILIA). Haz, manojo, ramo. Lora-sortia bedinkatzen da San Juan egunian./ Abar-sortak saldu eitte zien labesutarako./ Artu aldiko amar eta sortak eiñ.
sortalde, sortaldia. izena. (Eibar) Este.
sortásun, sortasúna. (d). izena. Junturetako gogortasuna.   Torpeza de articulaciones. Lepuan sentitzen dot sortasun bat... Ik. sor, sortu.
1. sórtu. (b). da-du aditza. Nacer, surgir, crear. Oinddio ezta olako gizonik sortu./ Eztakigu zetatik sortu jakon gaitz ori./ Peñafloridak sortu zeban Bergako Seminaixua.
2. sortu. (c). da aditza. Sorgortu.   Volverse torpe, perder la agilidad. Aspaldixan jan da lo eitten dot bakarrik eta ziero sortuta nago. Ant. lijértu. Ik. sor, sortásun.
soségau. (b). da-du aditza. SOSÍAU. Sosegar(se), calmar(se). Oinddio gaztiak die, baiña gure edadera orduko sosegauko die./ Semeik gaztena sosegau ezindda naikua lan ei dauke.
soségau-éziñ, soségau-éziña. (c). izena. SOSÍAU-EZIÑ. Inquietud, incoformismo con lo que se tiene, búsqueda constante de cosas nuevas.
soségu, sosegúa. (c). izena. Sosiego, calma. Miñ aundixak izaittu gabian da goizalderarte eztau izan soseguik.
Sosio susio, sindikato zikintrato. (d). esaera. Elkarte eta sindikatuenganako mesfidantza adierazten duen aspaldiko esaera.
sosíuz. (c). adberbioa. SOSIGUZ. Soseguz, astiro.   Despacio. Sosiuz juan, eztaukazu prixaik eta./ Eingou bueltatxo bat sosiuz-sosiuz San Juan aldetik? Ik. astíro, poliki, geldi.
sóski, sóskixa. (d). izena. Etxean egindako larruzko haria.   Hilo casero de cuero. Abarkak eta josteko narrua me-mee ebagi tta... soskixakin josi. Klem./ Soskixa izeten zan narruzkua, estu-estua. Mertz.