sórki

sórki, sórkixa. (d). izena. SÓLKI. Buruan emakumeak eraman ohi zuten oihalezko bigungarria, edarra edo beste pisu batzuk eramateko.   Rodete. Sasoe baten edarria ta erabiltzeko azpixan erabiltzen zan zer bat, buruko sorkixa, bigungarri bat. Almoadilla bat, baiña izaten zuan erdixan zulua eta gero zatixekin ola (tirekin) josittako almoadilla bat. Klem./ Búrkua esate jakuan da sólkixa be bai. Borobill bat bigungarri buruan eruateko. Don. Sin. burúta, búrko. Ik. édarra. sorkixan moduan. (d). esapidea. Lotu-lotu eginda. Ume, sorkixan moruan jarri zaittue, lotu-lotu eindda. Goikoa umeari arropa gehiegi jartzen zaionean esaten da.