sórgiñ

sórgiñ. 1. sorgiñ, sorgíña. (a). izena. Bruja. Dana sorgiña zan orduan. Personak zien, tontolapiko pilla bat. Da gero pistolia jarri zanian dana ziero amendau. Mertz./ Kanpazarko aitzian, uste dot antxe esaten jakola Sorginzulo oinddio be, kueba bat dagolako, aiz-zulo bati. Nik entzunda lenao ba sorgiñak goizian egunsentixan pasatzen da, “Nora?”, ta “Sorginzulora”. Don. Gure aita-zanari entzundako sorgin-kontu batek zera dio 1970 aldera jasotako apunte baten arabera: Sorgiñak beren jefiai ipurdian mun emoten ei zotsen. Beiñ sastria zan sorgin berri bati tokau ei jakon eta onek mun emuterakuan zast!, jostorratza sartu zotsan. Jefiak esan zeban: "—Sorgin berri, zorrotza daukak mutur ori". —"Bai, atzo zorroztu berri". 2. sorgiñ, sorgíña. (a). adjektiboa. Bruja, tramposa, mandona. Sorgiñ galanta eindda zare zu./ Bei sorgiñ orrekin ezin ddou burutu. Elektrizitateaz honakoa entzun izan dugu, entxufe, kable, kontaktu eta abarrekin burutu ezinik ibiltzean: Eletrizidadia sorgiña da gero! 3. sorgiñ, sorgíña. (c). adjektiboa. Se dice de las vacas aficionadas a escapar de los cercados. Ik. zorakari.