Hiztegia
sórgiñ. 1. sorgiñ, sorgíña. (a). izena. Bruja. Dana sorgiña zan orduan. Personak zien, tontolapiko pilla bat. Da gero pistolia jarri zanian dana ziero amendau. Mertz./ Kanpazarko aitzian, uste dot antxe esaten jakola Sorginzulo oinddio be, kueba bat dagolako, aiz-zulo bati. Nik entzunda lenao ba sorgiñak goizian egunsentixan pasatzen da, “Nora?”, ta “Sorginzulora”. Don. Gure aita-zanari entzundako sorgin-kontu batek zera dio 1970 aldera jasotako apunte baten arabera: Sorgiñak beren jefiai ipurdian mun emoten ei zotsen. Beiñ sastria zan sorgin berri bati tokau ei jakon eta onek mun emuterakuan zast!, jostorratza sartu zotsan. Jefiak esan zeban: "—Sorgin berri, zorrotza daukak mutur ori". —"Bai, atzo zorroztu berri".
2. sorgiñ, sorgíña. (a). adjektiboa. Bruja, tramposa, mandona. Sorgiñ galanta eindda zare zu./ Bei sorgiñ orrekin ezin ddou burutu.
Elektrizitateaz honakoa entzun izan dugu, entxufe, kable, kontaktu eta abarrekin burutu ezinik ibiltzean: Eletrizidadia sorgiña da gero! 3. sorgiñ, sorgíña. (c). adjektiboa. Se dice de las vacas aficionadas a escapar de los cercados. Ik. zorakari.
sorgiñari, sorgiñarixa. izena. "Baskulian tablia edertzeko egitten dan dibujuari deitzen jako sorgiñarixa." (SB Eibetno).
sorjete, sorjetia. (d). izena. Ehun-piezak elkartuz izarak egiteko erabiltzen zen joskura edo juntura berezia. Puntada especial para hacer sábanas con las piezas de tela de lino. Enpalmau e, orillo bi eukitzen dau, ta areaz puntada fiñ-fiñ... zerien, sorjetian; gero ola zabaldu, ta etxako igarten. Juli.
sórki, sórkixa. (d). izena. SÓLKI. Buruan emakumeak eraman ohi zuten oihalezko bigungarria, edarra edo beste pisu batzuk eramateko. Rodete. Sasoe baten edarria ta erabiltzeko azpixan erabiltzen zan zer bat, buruko sorkixa, bigungarri bat. Almoadilla bat, baiña izaten zuan erdixan zulua eta gero zatixekin ola (tirekin) josittako almoadilla bat. Klem./ Búrkua esate jakuan da sólkixa be bai. Borobill bat bigungarri buruan eruateko. Don.
Sin. burúta, búrko. Ik. édarra. sorkixan moduan. (d). esapidea. Lotu-lotu eginda. Ume, sorkixan moruan jarri zaittue, lotu-lotu eindda.
Goikoa umeari arropa gehiegi jartzen zaionean esaten da.
sórta, sortía. (b). izena. TXORTA (GUTXIAGO ERABILIA). Haz, manojo, ramo. Lora-sortia bedinkatzen da San Juan egunian./ Abar-sortak saldu eitte zien labesutarako./ Artu aldiko amar eta sortak eiñ.