Hiztegia
saltíauta. (c). adberbioa. Batzuek bai eta beste batzuek ez. Salteado. Etzan egunero etortzen. Astelenian, eguenian urrengo, ola saltiauta./ Ezizu danak saillian artu. Bat emendik, beste bat andik..., saltiauta.
sálto. 1. sálto, sáltua. (a). izena. Salto. Zelako saltuak jote zittuan zuen astakumiak.
salto baten. (b). adberbioa. Azkar-azkar. Joan zaittez salto baten dendara eta ekarrizu olixua. sálto eiñ. (a). du aditza. Saltar. Salto eitterakuan apurtu dau ankia.
sáltoka. (a). adberbioa. Saltando. Obe gaiñian saltoka dabitz.
sáltuan. (c). adberbioa. De un salto. Saltuan pasau dot errekia. Ik. sokásalto. 2. sálto, sáltua. (d). izena. Abere arrak (idiskoak, zaldiak...) emeari egiten dion estaltze saio bakoitza. Len be eittue pare bat salto eta beste batekin naikua izango da. Jabeek hartarako elkartzen dituztenean erabilia, gehienbat.
3. sálto, sáltua. (a). izena. (adierazkorra.) Aldea. Diferencia. Zuk esandakuan eta periodikokuan artian salto dezentia dago./ Ogei milla duro inguru kostako jatzu. Or ibilliko da salto aundirik barik.
sáltsa. 1. saltsa, saltsia. (a). izena. Salsa de una comida. Eta gaiñian okelia saltsan jan dou./ Saltsia oso meia urten jako.
sáltsa berdían. adberbioa. A la salsa verde. Legatza saltsa berdian jarrikot.
Legatza edo bakailaua prestatzeko era. Azen.: saltsá-berdian ere bai. 2. saltsa, saltsía. (b). izena. Lío, enredo, follón. Arek saltsia bia dau bizitzeko./ Azelakotxe saltsiak urten daben gure taillerrian.
gizúrra ta saltsía besteik ez euki. (b). esapidea. Gezurtia izan. Orrek gizurra ta saltsia besteik eztauka.
saltsa perretxíku, saltsa perretxikúa. (c). izena. . cantharellus cibarius. Ziza-horia. Rebozuelo. Ik. txáltxa.
saltséro, -a, saltserúa, -ía. (b). adjektiboa. Salsero, -a, embrollón, -a. Biotz onekua baiña saltsero utsa da.
saltzeko. (c). adberbioa. En venta. Uberako tabernia saltzeko dago. Salgai ere entzun daiteke gaur egun. Sin. béntan égon.
salutadore, salutadoria. (d). izena. (Oñati) "Salútadore bat: séptimo hijo varón sin que le preceda hermana ni aborto. Lleva una cruz en la lengua y tiene la virtud contra los perros rabiosos y otros males." (Izag Oñ).
sáma, samía. (b). izena. (Ubera) Lepoa. Cuello. Geldik ezpaago samia moztukostat./ Samatik eldu jostan txorimalo arek. Ik. lépo.
1. sámar. 1. samar, samárra. (c). izena. Brizna de polvo, etc., que se ha introducido en el ojo. Begixan samarra sartu jat eta ia etaratzen dostazun. Ik. gandu. 2. samar, samárra. (c). izena. Behien edo idien bekokian, uhalak minik eman ez diezaien, uztartzeko orduan ezartzen de larruzko pieza zabala. Pieza de cuero blando que se coloca en la frente del ganado uncido para evitar rozaduras. Ekarri samarrak beixak uztartzeko.
2. samar. XAMAR. XAMAR ere entzun daiteke, baina gutxiago.
1. samar. (a). graduatzailea. Bastante. Berandu samar aillegau giñan./ Arro samar dabill aspaldixan.
2. samar, samárra. (a). graduatzailea. Bastante. Mutill ori inuzente samarra da./ Konplikau samarra da maionesa ona eittia.
samartu. (b). da-du aditza. Aditzaren ekintza areagotuxea dagoela adierazten duen hitza. Onezkero akabau samartuko zeben./ Arro samartuta abill.
sámur. 1. samur. (b). adberbioa. Erraz. Fácil. Samur irabazi zostan. Sin. errez. samurréra. (c). adberbioa. Agian aukeraketa istribilua oroituz. Emen lanak samurrera eindda dare, kuidao asko barik.
Inoiz "lanak 'a la samurréra' eiñ " ere entzun ohi da, erdal doinuaz. Agian aukeraketa istribilua oroituz. Sin. errezéra. Ik. aukerátu. 2. samúrra. (b). adjektiboa. Erraza. Fácil. Samurra da txikixak jotia./ Ezta ori lan samurra.
Sin. errez. 3. samúrra. (c). adjektiboa. Tierno, -a, tratándose sobre todo de carne. Oso samurra dago txuleta au. Ant. záill.
samúrtu. (c). da-du aditza. Erraz bihurtu, erraztu. Hacerse fácil, facilitar. Esaten dabe karneteko esamiña samurtu ein ddala aspaldixan. Sin. erréztu. Ant. zailddu. nekéztu. (c). da-du aditza. Nekeza bihurtu, zaildu. Volverse difícil, dificultar. Nekeztu ein da lana billatzia./ Beltza izatiak nekeztu zotsan bizimodua. Sin. zailddu. Ant. erréztu, samúrtu.
San Esteban eguna. Abenduak 26, Berrixotako jaiak (Elgeta eta Elorrio artean).
Natibittate, ase ta bete, San Estebantxe, berriz be len letxe. (c). esaera. San Esteban hurrengo eguna da, abenduaren 26a: Gabonak pasatutakoan berriz ere eskasidadea.
San Estebantxe. izen propioa. Natibittate, ase ta bete, San Estebantxe, berriz be len letxe. (c). esaera. San Esteban hurrengo eguna da, abenduaren 26a: Gabonak pasatutakoan berriz ere eskasidadea.