Hiztegia
próblema, próblemia. (a). izena. Problema. Zelako problemia jarri jakon.
lepagaiñeko problema, lepagaiñeko problemia. izena. (eufemismoa.) "Arazo psikologikoa." (Lar Antz).
prófeta, prófetia. (d). izena. Fantasiako pertsonaia misteriotsua, gauez atea jo eta horrelakoak egiten dituena. Baten batek atia jo zebala gabian eztakit nun, da urten zebela ta iñor etzala agiri tta. “A, zera izengo zuan, profetia izengo zuan”. Gauzak jakitteko-ta arek lagatzen zebala abixua-ta. Don.
Gauza gehiago jakin nahiko genuke pertsonaia honi buruz.
promésa, promesía. (b). izena. Promesa. Ama biar doia Arantzazura promesia betetzera. Ama Birjinari, San Antoniori eta abarri egindakoez, batik bat. Beste testuinguruetan ainddutakua, berbia eta gisakoak esaten dira, eta nekez promesia.
propáganda, propágandia. (b). izena. Publicidad, propaganda. Kotxien propaganda ugari ikusten da telebisiñuan./ Eleziñotako propagandaz beteta dare buzoiak.
Merkatal publizitateaz hitz hau erabili izan da oraintsu arte, baina gaur egun «publizitate» onetsi da, eta barregarri samarra iruditzen zaio orain zenbaiti zentzu honetan esatea.
proporziño. 1. proporziño, proporziñúa. (c). izena. Proporción. Porlana ta ura ze proporziñotan bia da morterua eitteko? 2. proporziño, proporziñúa. izena. Aukera.
prosozíño. 1. prosoziño, prosoziñúa. (b). izena. Procesión. 2. eta ze prosozíño!. (c). Eta ze otxokuarto. Qué puñetas. Ze sindikato ta ze prosoziño, nik neuk nai dotena eitte juat. Sin. eta ze otxókuarto!.
protálora, protáloria. (d). izena. . Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Buruko eta begiko mina kentzeko eta zauriak sendatzeko erabiltzen omen da.
protéstante. 1. protéstante, protéstantia. (b). adjektiboa. Erlijio protestantekoa. 2. protéstante, protéstantia. (b). izena. Protestaka dabilena (umorezkoa). Zu protestante majua eindda zare aspaldixan./ Ze jiñuek pa protestantiok? Oin be eztittuk konforme egongo.
públiko, públikua. (b). izena. Público.
públikuan. (b). adberbioa. En público. Da danen publikuan abadia plantau ei jakon konfesau ero, beran asoluziñua emun ero, eitteko ero, ta. Hil. (AA BergEus). DANEN PUBLIKUAN dio Hilarik, "denen aurrean" zentzuan.
púesta, puestía. (d). izena. Osintxun, Kofradietako txalari egosteko kentzen zaion puxketa. Kofraixak e, beixa iltzen zan len. Oin beixa baiña len txala. Beixa iltzen zan, eta, puestia esaten jakon, egosteko iztarra ero kentze otxen; beste geinddikua, sobratzen zana, etxe bakoitzak rekojitzen eban. Mertz. Ik. Kofradixak.
púesto. 1. puésto, puéstua. (a). izena. Puesto, posición. Zenbagarren puestuan sartu da Marino?/ Alkizak Kodroi puestua kendu dotsa.
2. puésto, puéstua. (c). izena. Berdura plazako saltokia. Puesto de venta del mercado de abastos. Oiñ eztaukau puestoik Bergako plazan./ Jose-txikixa etortze zan puestua kobratzera.
3. puésto, puéstua. (d). izena. PUÉSTOKO TXÁBOLA. Hazitarako idiskoak behiak estaltzen dituen lekua. Lugar en que los terneros sementales se aparean con las vacas. Puestorako moduko ixkua da ori. Sin. parada (Lein.). Sin. ixkó-txábola, kastétxe. puéstoko íxko, puéstoko íxkua. (d). izena. Hazitarako idiskoa. Ternero semental. Olañetan ei jaukek puestoko ixkua ona./ Kokote orrekin puestoko ixkua emuten dok.
puf!. (b). onomatopeia. Nekea, ezjakintasuna, asperdura edo higuina adierazten duen espresioa. Expresión de agobio. Puf! Oiñ asi zaitte deberiak eitten./ Puf!, batek daki zeiñek ein daben hori. (SB Eibetno).