Hiztegia
ixil-póltsa, ixil-poltsía. (d). izena. Isilpeko, ezkutuko diru-poltsa. Bolsa secreta de dinero. Nundik norako diruekin jarabik gure andriak ainbeste dotoretasun? Ixil-poltsaren bat bajaukak baztarren batian gordeta. (SM Zirik)./ Errezelu txarrak eindda gizonoi, asi da begira, eta sakapian agertu ixil-poltsia
ixípula, ixípulia. (c). izena. Ezpainetan eta buruan, batik bat, agertu ohi zen azaleko gaitza. Ixipula unea marroi eta minbera jartzen zen. Erisipela. Kostra orrek urtetze juek pa, ezpanian da, leno buruan be makiña bat urtetze juan. Marroia izeten dok; ezpanetan da buruan; zorrixa ta zera ta; garbittasun gutxi zeuan lekutan-da ixipulia dabela-ta, umiak eskolara-ta, bat baiño geixao etortzen zittuan. Klem. komentario 1 Ik. San Martzíal. ixípula beltz, ixípula beltza. (d). Azaleko minbiziren bat, ziur asko. Ixipula beltza gaitza be badok. Narbaiza-goiko Maria il zuan, neuk etxakixat zer izan zan, nun urten ero ze; ixipula beltza zala ta... Klem.
íxko. 1. íxko. (b). izena. Idiskoa. Novillo. Bi ixko ta biaia dare zaltaixan. Urtebete bat artekoa: txal-ixko. Ugalketarakoa: puestoko ixko. Idi gaztea: ixko-koxkor edo idi-gazte. Ik. biáe, txál-íxko. ixko eske. Ik. uméske. ixkua bota. Ik. ixkotu. 2. íxko, íxkua. (c). izena. (lagunartekoa.) Pertsona handi eta kirtena, lagun artean. I aiz ixkua, i! 3. íxko, íxkua. (a). (lagunartekoa.) Mutil erakargarria eta emakumetan trebea. Hori don ixkua; Redfor bera bera be txiki lagatzen jon.
ixkótu. 1. ixkotu. (c). du aditza. Idiskoak behia estali. Cubrir el novillo a la vaca. Ixkotuta dago ta txalian geratuta egongo al da./ Laster eruan bia da biaia ixkotzera. Sin. ixkua bota, zezéndu, estali, serbidu. 2. ixkotu. aditza. (Antzuola) "Janariari gatz asko bota. Majo ixkotu dittuzu babak." (Lar Antz)
ixkó-txábola, ixkó-txábolia. (c). izena. IXKOLEKU, IXKOTOKI. Puestoko (hazitarako) idiskoa eta ernari geratu beharreko behiak elkartzen ziren txabola. Txabola donde se apareaba el ternero semental con las vacas. Uberan Errotaingo etxaburuan zan ixko-txabolia.
2. ixkur, ixkúrra. (b). izena. EZKUR (LEIN.). Ezkurra. Bellota. Ixkurrakin gizentzen zien txarrixak. Haritzak eta arteak ematen ditu, besteak beste. Pagoarenari pago-ixkur deitzen zaio.
Ixkur urte, edur urte. (c). esaera.
2. íxo. (c). du aditza. Eho, eio. Moler, triturar. Kafia ixo bia da./ Zorrua eruan dau errotara ixotzera./ Artua ixo ero garixa ixo. Don.
arixa ixo. (Eibar) Dañar, deshacer la rosca. Torlojo honek arixa ixota dauka.
1. ixo!. (a). interjekzioa. Silencio! Interjección con la que se manda callar. Ixo! Lotarako ordua da.
komentario 1
ixótu. (c). du aditza. IZIOTU (IZAG ANTZ). Isiotu, piztu. Encender. Sua ixotuizu bazkaixa gertatzeko./ Ixotu argixa, mesedez. Sin. piztu. Ant. atzéiñ, eméndau.
íxotzeko, íxotzekua. (c). izena. KAFIA IXOTZEKO, -UA. Molinillo de café. Oinddio an dago gurian aintxiñako kafia ixotzekua.
íxteko órratz, íxteko órratza. (d). izena. Imperdible. Botoia apurtu jatan da ixteko orratza jarri neban. Inperdiblia entzuten da gehiago orain. Sin. katékorratz.
ixtúra, ixturía. (c). izena. ISTÚRA, ITXITURA. Itxitura, esparrua. Cercado. Zelaixan ixturía ein dabe, beixak gau ta egun bertan ibili daittien./ Ixtura barrura eruaitzek ganauak. Don./ Beintzet itxituria, ta itxitura aretxen kontra dago mugarrixa. JJp.
Ik. esi.
ixu.