Hiztegia
pujámante, pujámantia. (d). izena. PUJAMENTE. Perrak jarri aurretik oinetan animaliak dituen gogortasunak moztu eta leuntzeko tresna. Pujavante. Kaskue pujamantiez apurtxo bat garbittu itten dotsau ganauei tta, ta gero ba norberak ikusi birau nun euki leikien min. Bix.
pujáu. 1. pujáu. (d). dio aditza. Disputar un objeto de compra: un caserío, un terreno, etc. Uezabak basarrixa saltzeko ipiñi zebanian, errenteruei erriko medikuak pujau zotsen./ Pujau ein jostak. Batek amar eskiñi jao eta bestia etorri albotik eta amaika neuk emungo juat. Pujau ein jostak beixa ero astua. Don.
2. pujáu. (d). dio aditza. Disputar la novia o el novio a alguien. Ia ezkontzera zoiazela Agarreko Patxik nobixia pujau jotsan gure Pelloi./ Ondo ezpok zaintzen, neuk pujaukostat.
Ik. pretendídu.
pulmoníxa, pulmonixía. (b). izena. PLUMONIXA. Pulmonía. Usenak izeten zien, oiñ indiziñuak die baiña. Geixotzen zanian plumonixakin-da, usenak zanetan ipintzen zittuen. Ben. Oso adinekoek PLUMONIXA diote. PLUMONÍXA D Ik. fábrika.
pulmonixa bedar, pulmonixa bedarra. (d). izena. . PULMONARIA LONGIFOLIA (?). Ez dakigu ziur zein landare den.
púlpa, pulpía. (c). izena. Erremolatxa azala, zaku handitan etortzen zena ganadu pentsutarako. Corteza de remolacha que se compraba en grandes sacos y se usaba como pienso. Pulpia, zera, erremolatxian azala, len ganauendako zertzen zuan Arabatik ero; neguan beratuta pentsuakin naasi emute jakuan. Klem.