Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
píto
píxu
píto. 1. píto, pítua. (b). izena. Zakila.   Pene. Geldi egon ari, bestela pitua moztukostat eta. (Ohizko amenazu zakarra). Ik. pitíliñ, buztan, txilíbittu, txístu. 2. píto, pítua. (b). izena. Txilibitua.   Silbato. Arbitrua muturrez aurrera jausi tta ixa pitua tragau jok. Sin. txíflo, txilíbittu. pito bat ardura ez. (c). esapidea. Batere ez ardura.   No importar un comino. Iñon esana ari etxakok pito bat ardura.
© Arturo Elosegi
pitótx, pitótxa. (d). izena. putorius putorius. Turón. Sin. ipurtatx.
píttar, pittárra. (c). izena. PINTTAR. Udazkenean, sagarra xehetu, barrikara bota, ura gaineratu, eta horrela lortzen den sagardo goxoa. Atzo pitarra naikua eran neban, da gaur berakua. Zenbait etxetan, irakin (fermentatu) aurretik edaten den sagardo gozoari ere esaten zaio. Ik. mósto.
pittín bat. (c). zenbatzailea. Apurtxo bat.   Un poquito. Emoidazu gaztai pittin bat. Ik. apúr bat, kisí bat, puxká bat.
pitx, pitxa. (Antzuola) Bitsa.   "Bizitasuna. Sardao onek eztauka pitxik." (Lar Antz). Ik. bits.
pitxada, pitxadia. (b). izena. (Eibar) Dejada (pelotan). Pitxada bategaz irabazi eban azkenengo tantua. (Etxba Eib).
© Jaione Isazelaia
pítxar, pitxárra. (b). izena. Jarra. Pitxarra apurtu jat. Itturri bidian dabillen pitxarra apurtzen da. esaera. "Dabilenari gertatzen zaio. Ezertan parte hartzen ez duenak edo ezer egiten ez duenak ez du arazorik izango edo sekula ez du hutsik egingo." (Lar Antz). pitxárra astátik euki. (c). esapidea. Tener la sartén por el mango. Presidentiak nai dabena eitten dau, berak dauka astatik pitxarra ta.
pitxarkára, pitxarkaría. (b). Pitxarra bete isurkin.   Jarro lleno de líquido. Pitxarkara ura danga-danga eran zeban.
pítxi, pitxía, -xa. (b). izena. (haur hizkera.) Bitxia. Gauza polita.   Cosa bonita. Ikusi zelako pitxia ekarri dotsuten Donostiatik./ Nun gordetzen dittuzu pitxixak? pitxi-pitxi. (b). izena. PITXI-PÍTXIXAK. Gauza txiki samar eta politak: erregalu-gaiak, etab. Erdaraz ere "tiene la casa llena de pitxi-pitxis" eta horrelakoak entzuten dira.
© Jaione Isazelaia
pitxí lora, pitxí loria. (c). izena. . bellis perennis, bellis sylvestris. Margarita menor. Zelaiko margarita txikia. Informante batek lora txiki deitzen dio. Txintxin bedar ere entzun dugu. komentario 1
pitxin, pitxiña. (haur hizkera.) PITXI. Txikia, maittia, politttori. Ai, nere pitxiña./ Zela dabil gure pitxintxo. Ik. pitxitxi.
pitxirri, pitxirrixa. adjektiboa. (Eibar) Zekena, zikoitza. Kanpuan eskuzabala, etxian oso pitxirrixa. (AAG Eibes).
pitxitxi. 1. pitxitxi. adjektiboa. "Cariño, tesoro.   Umieri esaten jakuen berba maitagarrixa: laztana, maittia, polittori." Sin. pitxin. Ik. pítxi. 2. Pitxitxi. (d). izen propioa. Katu izena.   Nombre de gato. Xapi ortik Pitxitxi!
pitzákor, pitzákorra. (c). adjektiboa. BITZAKOR. Samur pitzatzen dena. Baiña erdiko ori pitzakorraua da. Konparaziñuan, au da tronkua eta au biotza, eta au erdiko au pitzakorraua. Sebas. Gerezi-egurra da, adibidez, pitzakorra. Sin. zartákor.
© Jaione Isazelaia
pitzatu. (b). aditza. BITZATU, BRINTZATU. Brintzatu.   Rajar . Eskulturan da eitteko bier da, zerik, ixerdi-zuloik txikinena, zerrauena dauzkana, bestela pitzatu eztein. Juantxo. Sin. brintzatu. pitzatuta egon. esapidea. "Zoratuta egon. Ori pitzatuta jaok. Zela esan leikek olakoik!" (Lar Antz).
pitzeki, pitzekixa. (d). izena. Bringa.   Astilla grande. Zutiko aren kontra orduntxe itte zien pitzeki batzuk, olako, ze esangotxut, berroei bat zentimetro ingurukuek ero metro erdi inguruko eurrak, egur zuzenak. Mateo. Sin. brínga.
pixáu. (a). da-du aditza. Pesar. Zenbat pixatzen dozu?/ Atzo pixau nitzan.
pixka bat. zenbatzailea. PIXKAT. Ik. puxká bat.
pixpirrin. adjektiboa. "Kuttunari deitzeko modua, normalean neskari." (Lar Antz). Ik. Txóonpio, mitxiña, póspoliñ.