Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
burúzkainka. (c). adberbioa. Buruz gainka. Kokoteraino.   Hasta la coronilla. Lanez buruzkainka nabill aspaldixan. burúzkainka eiñ. (c). esapidea. Amorratu eragin, gogait eragin. Mutiko demonio orrek buruzkainka eitten dotsa amandriai.
burúzuri, burúzurixa. (b). adjektiboa. Ilezuria.   Persona de pelo blanco. Buruzuri batekin ikusi juat ire anaia. Ik. astégun buru-zúri.
burzaldi, burzaldixa. (d). izena. Basoan botatako egurrak tarrasean garraiatzeko erabiltzen zen gurdi motza. Burzaldixa, aura ibiltzen zan trongotarako, egurrak erabiltzeko. Don. Sin. burdi-motz.
burzesto, burzestua. (d). izena. Hurritz makila trentzatuz egindako burkaxa duen gurdia. Burzestua da kajia orrekin trenzauakin einda. Angel. Sin. burtési. Ik. burkúbeso.
búskan ibílli. (c). esapidea. BUXKAN IBILLI. Zerbaiten bila ibili, txakurra, adibidez. Baita pertsona bat, disimuloz, zerbaiten bila edo zerbaiten atzetik dabilela somatzen dugunean zerbaiten buskan dabilela esan ohi da errezelo txarrez.   Andar buscando, andar husmeando, por ejemplo un perro, o una persona que busca algo con disimulo. Kazari ori askotan ikusten dot gure sagastixan eta zerbaitten buskan ibiliko da (sagarrak, gaztainak...)./ Ori ezta gurera berbetara bakarrik etorri, zerbaitten buskan ibiliko da./ Txakurra batera ta bestera dabill, zeozen buskan. Txakurrari zera esan ohi zaio bila has dadin: Buxka, txakurra, buxka!. buskan erakutsi. esapidea. "Educar al perro. Gaztetatik buskan erakutsittakua zan txakurra." (SB Eibetno).
bústi. 1. busti. (a). da-du aditza. Mojar(se). Ik. erre. 2. busti. (c). du aditza. (lagunartekoa.) Harreman sexuala izan.   Au sekula usatzekia da ero. Gizonai be ala esango jako. Gizon au oinddio bustitzeke jak, sekula aprobatzeke jak. Don. 3. busti. (c). du aditza. Sobornar con dinero, huntar. komentario 1 Ant. untáu. 4. bustí, bustíxa. (a). adjektiboa. Mojado. busti ala siku?. (c). Cara o cruz, cuando se realiza la suerte con una piedra plana, mojada con saliva. Busti ala siku, ori arrixa zanian —dirua etzan egoten betik— eta orduan arrixa, bota txistua ta botatzen zan gora, arri txaplata bat: “Busti ala siku?”. Don. Diruaz egiten denean kara o kruz.
busti-lior, busti-liórra. (d). izena. Estali gabeko lekua. Lekuzko kasuetan ia bakarrik.   Intemperie . Gaur eitxen da uztarri bat, da aura apurtzen danerako ortxe eongok ori; bota askara, da beste zortzi-amar urtian be antxe dao. Uretan bertan konserbatzen da. Da kitto. Busti-liorrian laatzen bozu, gaur busti eta biar sikatzen bada, alkortzen da. Ta akabo! Juaten da ura, arek eztau balio. Sebas.
busti-otz, busti-ótza. (d). izena. Aldi berean bustia eta hotza den eguraldia, barazkiendako-eta oso txarra. Loriandako busti-otza dok txarrena. Klem.
bustondo, bustondúa. "La post-lluvia. Bustondo ederra." (Izag Antz).
© Jaione Isazelaia
butróe, -i, butróia. (c). izena. Errekan arrantzan egiteko sarezko tramankulua.   Buitrón, butrino. Bezperan ipinittako butroiak ikustera joan giñan; bi amorraiñ eta eskaillu pillia zeren.
búzkantz, buzkántza. (b). izena. Ardi odolez eginiko odolosteak.   Morcillas de sangre de oveja. Buzkantzetarako dao ardi au. Buzkantz-ardíxa. Onek zer? Da onek buzkantzardittarako jauzkat. Kentzeko asmuan ero, buzkantzak eitteko. Don. Duela berrogei bat urte arte edo ardiaren urdailak hestetzat hartuz eta hauek odolkiz, berdura xehetuz eta abarrez betez (ez dakit zehatz formula) PASTORE AUNDIXA eta PASTORE TXIKIXA izeneko buzkantz handiak egiten ziren. JANGOIKO AUNDIXA eta JANGOIKO TXIKIXA ere esaten omen zaie leku batzuetan. (?). Ik. ézkontza, odóloste.
buzkantz-árdi, buzkantz-ardíxa. (d). izena. Ardi zaharra. Ik. búzkantz.
búztan. BUZTEN. Azentua bietara entzun daiteke: iru buztán edo iru búztan. 1. buztan, buztána. (a). izena. BUZTEN. Isatsa.   Rabo Beixak buztanakin jo nau. . txakurrán buztanán modúan béti átzian. (c). esapidea. Beti atzera gelditzen direnei esan ohi zaie. Ik. txakurrak dauzka buztanpian!. 2. buztan, buztána. (c). izena. BUZTEN. Zakila. Besua lakotxe buztana jeukan. Taberna giroan, batik bat. Ik. pitíliñ, píto.
buztándu. (c). du aditza. (lagunartekoa.) Zakildu, buztanaz larrua jo. Ori be, deskuidatzen bada, laster buztanduko juau.
© Arturo Elosegi
buztángorri, buztángorrixa. (d). izena. TXINBO BUZTANGORRI. Phoenicorus ochuros. Colirrojo. Txori txikia.
buztánikara, buztanikaria.
© Arturo Elosegi
1. buztánikara, buztánikaria. (c). izena. "Buztan luzea eta ikaratia duen txoritxoa.   Aguzanieves." (Saras Hegaz) Buztanikaria dago erretenian ura eraten.
© Ezezaguna
buztanikara ori, buztanikara orixa. ERREKAKO BUZTANIKARA. Motacilla cinerea.
buztanikara zuri, buztanikara zurixa. Motacilla alba.
2. buztánikara, buztánikaria. (c). izena. Neskatila pizpirita eta geldigorra.   Dícese de la chicas muy señoritas y nerviosas. Eraztuntxo au eta lazo gorri au ekarrittut gure buztanikariandako. Doinu maitekorrean esan ohi da.
buztankára. 1. buztankara, buztankaría. (b). izena. Buztan-kolpea.   Golpe con el rabo. Beixak buztankaria jo dost mosuan. 2. buztankara, buztankaría. (c). izena. (arrunkeria.) Zakil-kolpea edo bultzada.   Golpe o empujón de pene. Ointxe buztankara batzuk emongo gontsakek pa baten bati.
buztántsu. 1. buztantsu, buztantsúa. (c). adjektiboa. Buztan handia duen animalia.   De rabo grande. Txakur klase batzuk oso buztantsuak izaten die. 2. buztantsu, buztantsúa. (c). adjektiboa. Adar-soinu giroan, zakiltsua, zakil handia duena.   De pene grande Eztok pieza aundixa baiña buztantsua izangok seguruen.
buztánurkilla. 1. buztánurkilla, buztánurkillia. (d). izena. Forficula auricularia. Zomorro hegalaria.   Tijereta Sin. buztanbikotx, txantxurkilla. (Eib.) 2. buztánurkilla. Ik. míru.