Hiztegia
palánka-jóku, palánka-jokúa. (d). izena. Palanka jaurtitze kirola, XX. mendearen lehen zatian galdu zena. Lanzamiento de palanca. Palankia etxian jak, joku-palankia. Len palankarixak e, gure denporan ez, gure aittan gazte-denporan; amen e, Usondoko laua esaten jakok, da an palanka-jokuak egoten ziela. Kaletik etorritta “joño, Bergan palankarixak”. Eta Goiauzoko bat, gero Eskoriatzara ezkondu zuan, Aizpeko seme bat, oso ona ei zuan palankarixa. Abixaria artu, buelta bi eiñ, da botatzen juen palankia. Don. Azen.: pálanka-jóku ere bai.
Pálankara joan. (c). esapidea. (eufemismoa.) Bilbora putetara joan. Domeka atsaldero Vespa-n joate zuan Palankara. "La Palanca", Cortes kaleko putetxe famatua sasoi batean.
pálar, palárra. (c). izena. Azpiak ateratzeko, txondor-zuloa garbitzeko eta oro har lurra leuntzeko edo garbitzeko erabiltzen den burdinazko aitzur ahozabala. Azada de boca ancha que se usa para muchos menesteres. Ganau-pekotzak batzeko aukerakua palarra. Ik. kortátxur, pélaki.
palastára, palastaría. (b). izena. Ontzi batetik, nahi gabe normalean, lurrera jausten den isurkin andana. Porción de líquido que se desparrama de un recipiente. Etxokonetik ekarri dau esnia kazuelan, da bidian palastaria emen da palastaria an etorri da. Ik. barrastára.
páleta. 1. páleta, páletia. (b). izena. PALÉTIÑ. Igeltseroaren erraminta nagusia porlana nahasteko, sarpiatzeko eta beste zeregin askotarako erabiltzen duena. Paleta de albañil. Txikia denean PAL Ik. sarpíau. 2. páleta, páletia. (b). izena. Aurreko hortz zabal bakoitza. Ik. ortz, pála.
pálleka, pállekia. (d). izena. Tela klase bat, nonbait. Pallekia zeuana bai, baiña eztakitt zein zan, tela klase bat izengo zan? Maria.
pallekazko, pallekazkua. (d). izenlaguna. Pallekaz egina. Etxien eindda, makiñan einddakua be bai, ta amantala pallekazkua; dotoriak e, jaiko amantalak.Juana Ezin izan dugu argitu zer den, edo jantzi bereziren bat, oihal bat edo jantziari egiten zitzaion bordaduren bat.
pálo. 1. pálo, pálua. (c). izena. Argindar postea. Poste de luz. Ori paluak ipintzera etorri tta emen geratu zan./ Palo onduan dabitz beixak. Paló óndua deitu ohi zaio poste inguruari.
Sin. póste. Ik. línea. 2. pálo, pálua. (c). izena. Palo, en los naipes. 3. pálo, pálua. izena. Makila. Ez da esan ohi, baina gutxienez bi berba-jolasetan agertzen da. Ik. bela bela kandela. Ondo eiñan pagua, ate ostian palua. (c). esaera. Esker txarra jasotzen denean esan ohi da. Erregiñia baiño obeto zaindu giñuan eta gero lapurretan egin zoskun. Ondo eiñan pagua, ate ostian palua. 4. pálo, pálua. (d). Ehundegiaren pieza. Ik. beso.
pándero, -u. 1. pándero, pánderua. (b). izena. Pandero, pandereta. Katu-narruz einddakuak ei die pandero onenak.
2. pándero, pánderua. (c). izena. Ipurdia; sexua ere bai. Honelakoetan: An zeuan, pandero guztia bistan. PANDERUA BISTAN. esap. Emakumeez batik bat.
pándero-joteille, pándero-joteillía. (c). izena. Panderista. Atxabaletako Joane zuan pandero-joteille animosua.
pando. Ganaduak pausoa ematerakoan orpoa aurreratzea, perratzaile baten arabera. Batzuk botatze zeben kaskua muturra aurretik dabela, beste batzuk orpua botatze zebenian, topino zan ori, topino aurrera; ta atziakin jote zebenian geure bezelaxe, personen moruan, pando, Topino ta pando, topino olan muturretik pausua itte zabanian, eta bestia e orpuakin jote zebenian. Roman Uriarte. Kontu bitxia da. Ez diogu beste inori entzun.
panpana jo. (c). esapidea. (Eibar) Fanfarreriak jo. Bein alemaniarra ba ei ebillen panpana joten, Plaentzian ez euala bera lango murgilaririk esanaz. (SM Zirik).
Sin. fanfarréixak jo.
pánpano, pánpanua. (d). adjektiboa. Ederra, mardoa. Lurreko jeneroez esana. Hermoso, lozano, tratándose de productos del campo. Gauzia ola fresko ero mardo datorrenian, panpanua. Artua be igual, ero letxugia ero, oso mardo datorrenian, panpanua dator ero dago. Klem. Beraz, PÁNPANUA ETORRI edo EGON, eta ez «izan».