Hiztegia
ozminddu. (d). aditza. Eskuak edo hankak hoztu. Enfriarse, entumecerse las manos o los pies. Eskuak ozmindduta dauzkat. Ik. sumínddu.
ozmíñ, ozmíña. (c). adjektiboa. "El frio muy agudo. Aizia ozmiña dao: muy frio." (Izag Oñ). Bergarako Donatorentzat, ostera, hotza bai baina ez hainbeste: Egualdixa ozmiña, aize ozmiña jarri da. Otz aundi aura ez, baiña otz. Don.
ózta-ózta. (d). adberbioa. OZTOZTA(N). Justu-justu. Por poco. Ozta-ozta eztot arrapau umia kotxiakin./ Ozta-ozta irabazi dau./ Oztoztan zutintzen zan, baiña tentetu arren, ezin zuzendu gizonori. (SM Zirik). Bergaran JUSTU-JUSTU entzuten da ia bakarrik.
pa. (a). izena. (haur hizkera.) MA. Muxua. Beso. Ane, bota pa amandriai.
pá émon. (a). dio aditza. PA EIÑ, MA EMON, MA EIÑ. Musu eman. Ala, pa emon da lotara. Ik. pátxo, laztan.
padar, padarra. izena. (Eibar) "Arrisku egoeretan, babeslekua, leku segurua; zezenketetan, burladeroa. Padarretik zezenak ikusi, obe dalako txalo artian iltzia baiño bildurti irauntzia.
padezídu. (c). du aditza. PADEZIU. Padecer. Makiña bat desgrazia padezidutako andria da./ Gizonak ezta pentsau be aura (umia eukitzia) padeziuta eitte zanik pe. Mertz.
pága. 1. pága, págia. (a). izena. Paga. Aitta, emoidazu pagia.
2. paga. Haur jolasetan, bale-baleka, adibidez, pagatzen duena. Guk e, bale-baleka ero pote-poteka bagenbintzen, galtzeillia paga izeten zan. Don.
Ik. pagáu.
págadi, págadixa. (c). izena. PÁGARI, PÁGAI, PAGOTEI. Hayedo. Irukurutzeta aldian dago pagadi ederra.
Bergarako kalean PAGOTEI ere bai.
pagakizun, pagakizuna. "Ordaintzeko zerbait, ordaindu beharrekoa. Oiñ asko irabazten dala pentsau arren, pagakizun ueri dao.". (Lar Antz). Ik. pagámentu.
pagámentu, pagámentua. (c). izena. Ordainketa. Pago. Len fabriketan amabostian beiñ izate zien pagamentuak./ Kontrebuziñua urtian beiñ, pagamentua. Hil. Ik. kobrámentu, pagakizun.
pagátxa, pagatxía. (c). izena. . PAÁTXA, PAÓTXA. trifolium incarnatum. Pagotxa. Trébol encarnado Sekula-belarraren antzekoa da, baina lore luzeagoa du, kolore gorri politekoa. Orain gutxi ikusten da, baina lehen baserri guztietan erein ohi zen ganajatekotarako. Ebakialdi bakarra ematen du, sekulabelarrak, aldiz, asko.