Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
Osíntxu
ostárte
Osíntxu. (a). toponimoa. Bergarako auzoa. Antzinako paperetan Osirançu (Osirantzu) agertzen da. Etim.: Osin+antzu ote? Osin antzua, arrainik gabeko putzua, agian.
ósiñ. (Eibar) OTSIN (EIB.). 1. osíñ, osíña. (c). izena. Ibaiko putzu sakona. Bentako osiñian bainatzen giñan./ Osiñak betik paraje astuna, ola ur geldixa daolako, ero errekian okerrunetan. Don. Osinak ziren lehenagoko bainu-lekuak. Agorrosin eta Beosin baserriak ibai ondoan daude. 2. osíñ, osíña. (d). izena. Putzua orokorrean. Linua beratzekoa, adibidez, izendatzeko ere erabiltzen zela diote zaharrek. "Otsin: poza, pozo, presa. Naturala edo egindakua." (SB Eibetno). Ik. kunbo, liñapótzu.
oskárbi. (c). adberbioa. Gauez zerua garbi eta izarratu.   Cielo raso y estrellado. Bart etxeratu naizenian oskarbi zeuan, da goizian, berriz, sekulako eurixak. Egunez zerua lainorik gabe badago, ez da esaten oskarbi dagoela, garbi baizik. Ik. oskarbittu.
oskarbittu. aditza. "Despejar el cielo, escampar. Oskarbi neguan esaten da gehixago; udan be bai, baiña neguan esaten da egualdi txarra daguanian: ño! oskarbittu ein dau eta izotza eingo dau." (SB Eibetno).
oskittu. (d). da aditza. Kuskildu. Sagar berdiak jan dittut eta agiñak oskittuta dauzkat. Ik. kuskilddu.
oskórri.
© Jaione Isazelaia
1. oskórri, oskórrixak. (d). izena. OSGORRI. Laino gorrixkak.   Nubes rojizas. Donatoren arabera, goizean, egunaren etorreran, inoiz ageri ohi diren laino gorrixkak. Pluralean, batez ere. Oskorrixak ikusten die. Illuntzeko oskorrixa goizeko itturrixa. esr. Klem. Goizeko oskorrixak (edo osgorrixak), gabeko itturrixa. esaera. (Antzuola) ILLUNTZIKO OSKORRIXA, GOIZERAKO AIZIA. (Lar Antz).
2. oskorri. (d). adberbioa. Zerua laino gorriekin.   Cielo teñido de nubes rojas. Oskorri dago.
oso. 1. oso. (a). graduatzailea. Muy. Oso ondo bizi da. 2. oso, osúa. (a). adjektiboa. Entero, -a. Egun osua barriketan botatzen dau./ Ze nai dozu, osua ala erdixa. OSOS osó(r)ik. (b). adberbioa. Osorik. Entero. Piñatelak osoik erreta die gozuenak./ Kontuz ibilli tta osoik etorri. OSOS oso(r)ik egon. esapidea. Haurdun dagoen andrea oraindik umea egin gabe egon. Zela dago Maria, oinddio osoik dago? . Emakume birjinari OSORIK DAGONa esan izan zaiola dio Don.k: Osorik dagona, loria, neska-loria. Ik. neska-lóra.
osóko, osokúa. (c). izenlaguna. Pieza batekoa.   De una pieza. Mai bat ol batekua danian, osokua. Klem. oso osokúa ez izan. (c). esapidea. Pertsona bat guztiz normala ez izan.   No ser normal del todo, tener cierta deficiencia mental. Semeik gaztena ezta oso osokua./ Ezixok kasoik eiñ orri eztok oso osokua ta.
óspa!. (b). interjekzioa. Alde hemendik! Ale mutikuak, ospa emendik. ospa eiñ. (c). du aditza. (adierazkorra.) Alde egin.   Escapar. "Desaparecer subrepticiamente." (Etxba Eib). Afari demasa jan da ospa ein giñuan pagau barik. Ik. álde eiñ, íges eiñ.
óspel. 1. ospel, ospéla. (b). izena. Sabañón. Aintxiñan neska-mutikuak eskuak ospelez beteta eukitze zittuen neguan. 2. ospel, ospéla. estepan. izena. "El lugar resguardado del sol y del frio (?). Paraje ospela." (Izag Antz)
óspera!. (c). interjekzioa. Maldizio leuna.   Maldición suave. Ospera! Karteria aaztu jatak. Ostiaren euf. dirudi. LA Ik. órdigas!.
ospíttal. 1. ospittal, ospittála. (b). izena. Hospital. 2. ospittal, ospittála. (b). izena. Bergaran, lehengo zaharren egoitza.   La antigua residencia de ancianos. Txibistok ospittalian pasau zittuan azkenengo urtiak.
ospiziáno, -a, ospizianúa, -ía. (c). izena. OSPIZIOKO. Ospiziotik ekarria. Sin. óspizioko.
óspizio, óspiziua. (c). izena. Hospicio, inclusa. Orren ama ospiziotik ekarrittakua zan.
óspizioko, óspiziokua. (c). izena. OSPIZIANO. Hospiciano, -a. Semeik zarrena ospiziokua da. Azen.: ospízioko, ospíziokua ere bai. Sin. erríko, kajáko. Ik. sasíko.
ostaize, ostaizia. (d). izena. "El viento que precede a la tormenta (Elosu)" (Izag Oñ). Sin. ode-áize.
ostalde, ostaldia. izena. (Eibar) Oeste. Sin. sartalde.
ostargi, ostargixa. (d). izena. (Oñati) Egunsentia. "Ostargixa badator: comienza a amanecer." (Izag Oñ)
ostargittu. (d). aditza. (Oñati) Egunsentia etorri. "Ostargittuta euan: había comenzado a amanecer.
© Jaione Isazelaia
ostárku, ostarkúa. (c). izena. Arco iris. Eurixa ta euzkixa batera dienian ostarkua agertzen da. Jende askok arkoirisa dio. Ik. arkoiris.