Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ordúko. 1. orduko, ordukúa. (a). izenlaguna. Une edo garai hartako.   De entonces. Orduko umiak etzien oinguan modukuak./ Txanpana gure bodan sobrautakua, ta ardaua be ordukua zan. ordukóxe, ordukoxía. (c). ORDUKOTXE. Ordukoa bertakoa. Kartel au milla beratzireun da ogetamabosteko euskal jaixetakua da ta liburua be ordukoxia. 2. orduko. (b). posposizioa. Bezain laster. Aura eguna zabaldu orduko mendira joaten da. 3. orduko. (c). adberbioa. Ordurako, garai hartarako. Orduko Patxi Realien jabillan eta harekin juen nitzuan. (AA ArrasEus, 219. o.). 4. orduko. (c). Hartan. Orduko denporan ez auen maternidadeik ez Bittorixen ez Bilbon eta iñun be. (AA ArrasEus, 220. o.) 5. orduko. (b). Ordu bakoitzean.   A la hora. Kotxe orrek berreun kilometro orduko korritzeittu.
orduráko. 1. ordurako. (a). adberbioa. Para entonces. Ordurako aspertuta genden. 2. ordurako. (b). adberbioa. Para la hora fijada. Etorriko ete da ordurako?
ordúrarte. (b). adberbioa. Hasta entonces. Ordurarte ondo ibilli giñan. Orduraiño ere bai, nahiz eta gutxiago.
ordútik. (a). adberbioa. ORDUTIK ONA. Desde entonces. Ordutik ona ezta bape mejorau. ORD Sin. ordú ezkero. Ik. arrézkero.
óre, oría. (c). izena. ORA. Orea.   Masa; de pan, normalmente, pero también de croquetas, etc. Eromaixan iriñez, urez da azkarriz eitten da oria./ Etxian eitten danian eromaixan ORA ere badio Don.k. Gaur egun masa entzuten da gehiago.
© Jaione Isazelaia
oréganu, oréganua. (d). izena. . ORÉANU. origanum vulgare. Orégano. Hostoetan poltsa txiki usaindunak ditu, ur tantaren itxurakoak. Gure artean landare honen sendagaitasuna ezaguna bada ere (jan ondorengo astunak arintzeko, adibidez), gehiago erabiltzen da odoloste eta buzkantzei gustua emateko.
orekan. (Eibar) "Oreka gordeta, hegaztiak aire-korronteez baliatuz geldi-geldi egoten direnean. Arranuak aire epela aprobetxatzen dabe ordutan orekan egoteko.
oremai, oramai. Ik. erómai.
1. ori. 1. ori. (a). izenordaina. Hori.   Ese, esa, eso. ori be badou!. (c). esapidea. Entzundako zerbaitek atsekabetu gaituenean esan ohi den esaldia. Ori be badou! Zegatik eztozue leenago esan? ori dok eta!. (b). interjekzioa. ORI DOK ORI!. Aurrekoa bezala erabilia, baina baita errieta egiteko edo atentzioa emateko ere. Ori dok ori langintzia ein dozuena. Nora begira ibilli zate? ori, ori!. (b). interjekzioa. Norbait animatzeko, kirolariak batik bat, egiten den oihua.   Grito de ánimo. Ori, ori, Hilario, atzera ta baztartu. Hau oihukatzen zitzaion Hilario Azkarate pelotari famatuari. 2. -ori. (b). -OI. Hori.   "Elemento enfático en los vocativos." (Etxba Eib). Beti igual, txorimaluoi alakuoi./ Egon zaitte geldi, sorgiñoi. -OI ahoskatzen da. Alakuói! gehitzen zaio sarri, indartzeko.
2. ori, oríxa. (a). adjektiboa. Amarillo, -a. Ik. láru.
3. ori. Ik. ódixa.
oríau. 1. oríau. (c). da-du aditza. Haizea hartu, despejatu.   Orear(se), ventilar(se). Egun guztia etxezuluan sartuta gare eta goazen kanpora puxkat oriatzera./ Benidorretik buelta bat komeni jatzu apur bat oriatzeko./ Zabaldu bentania abitaziñua oriau deiñ. 2. oriáu, oriáua. (d). izena. Oreaketa.   Acción o efecto de orearse. Etxetik etara eta oriau bat emon bia otsake amai./ Jubilauen bazkaixan arek artu zeban oriaua.
orika. ORIKARA, ORISTA, ORIXKA. Ik. oríxka.
oríttu. (b). da-du aditza. Hori kolorea hartu edo eman.   Amarillear. Hablando de personas, coger mal color. Okanak oritzen dienian jaten die./ Gaixua sartu jakonian belaxe orittu zan.
óritz, orítza. (c). izena. Behiak txahala egin berrian ematen duen lehenengo esnea.   Calostro. Txala garbitzeko dala ona esaten dabe, inportantia izaten dala oritza eratia txalak. Klem. Beste abereena ere bai.