ordúko

ordúko. 1. orduko, ordukúa. (a). izenlaguna. Une edo garai hartako.   De entonces. Orduko umiak etzien oinguan modukuak./ Txanpana gure bodan sobrautakua, ta ardaua be ordukua zan. ordukóxe, ordukoxía. (c). ORDUKOTXE. Ordukoa bertakoa. Kartel au milla beratzireun da ogetamabosteko euskal jaixetakua da ta liburua be ordukoxia. 2. orduko. (b). posposizioa. Bezain laster. Aura eguna zabaldu orduko mendira joaten da. 3. orduko. (c). adberbioa. Ordurako, garai hartarako. Orduko Patxi Realien jabillan eta harekin juen nitzuan. (AA ArrasEus, 219. o.). 4. orduko. (c). Hartan. Orduko denporan ez auen maternidadeik ez Bittorixen ez Bilbon eta iñun be. (AA ArrasEus, 220. o.) 5. orduko. (b). Ordu bakoitzean.   A la hora. Kotxe orrek berreun kilometro orduko korritzeittu.